Skip to main content

Donostia

Eskifaiaren bazkaria jendetsua izan da

2014-08-15

Ur jolasen ondoren, bazkari herrikoia egon da La Flamenka gunean. Kuadrila bakoitzak bere bazkaria ekarri du eta ondoren bertsoak nahiz kantaldia entzuteko aukera izan dute.

Abuztuak 15: Eskifaiaren egun handia eta igerialdia hondartzan

2014-08-15

Abuztuaren 15a egun handia izan dute Eskifaia kofradiako kideek. Haiekin izan gara goizeko ur jolasetan eta baita bazkalordu ostean, kantaldi eta Zumba ikastaroan. Bestalde, Kontxan egin den igerialdia ere gertutik ikusi dugu.

Eskifaiaren egun handiari ur jolasekin ekin diote gazteek

2014-08-15

Eskifaia kofradiakoek egun handia dute ostirala. Egitarauari ekiteko ur jolasak egin dituzte.

Abuztuak 14: Pirata Bihurrien eguna

2014-08-14

Osteguna egun handia izan dute Pirata Bihurriek. Goizean jolasetan eta buruhandietan egon gara haiekin. Bazkalorduan ere ikusi ditugu euren kabuz, gurasorik gabe, primeran bazkaltzen. Ostean, ordea, kanta, dantza eta jolasak izan dituzte berriz ere. Amaitzeko, arratsaldean izan dute zita garrantzitsua, Abordatze Txikia.

Aste Nagusi erdia igarota, Ezkila kapitainarekin izan gara

2014-08-14

Ezkila kapitainarekin hitzordua egin dugu Donostiako portuan. Orainarteko Aste Nagusiaren balorazioa egin digu eta Sardinerek Ezkila izatearen ardura nola daramaten azaldu digu.

Aingura kofradia

2014-08-14

Aingura kofradiako kideekin izan gara haiek antolatutako Bizifesta ekimenaren aurretik.

 
bannerra

bannerra