Skip to main content

Donostia

Donostiako Aste Nagusiko lehen goitibehera lehiaketak arreta handia piztu du

2014-08-10

Donostiako lehen Goitibehera lehiaketa izan da Miramon Pasealekuan. Bertan, federatuen goitibeherez gain, herritarrenak ere izan dira.

Skasti taldeak bere ametsa beteko du Saguesen kontzertua eskainiz

2014-08-10

Skasti taldeko kideak duela urtebete kontzertu bat ikusten egon ziren Aste Nagusian Saguesen eta oholtza gainean jo nahi zutela pentsatu zuten. Gaur, ordea, amets hori bete egingo da. Haiekin izan gara kontzertua eskaini baino ordu batzuk lehenago.

Herritar askok hartu dute parte Herri Dantza taldearen emankizunean

2014-08-10

Hilabeteko hirugarren igandean atera ohi da Herri Dantza dantza taldea kalera dantzatzera, Donostia girotzera. Aste Nagusian Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako jende ugari aritu da Bulebarrean dantzan.

Giro paregabea izan da Donostiako Piraten Erromeria Egunean

2014-08-10

Beroari aurre eginez, haur eta helduek indartsu egin dute Urgull mendian gora Donostiako Piraten Erromeria egunaz gozatzeko. Bertan, haur jolasak, bazkaria eta erromeria izan dituzte besteak beste.

Abuztuak 10: Erromeria eguna Urgullen eta Goitibeherak Miramonen

2014-08-10

Larunbateko txupinaren ostean, donostiarrak ez dira etxean gelditu eta festa giroan jarraituz kalera atera dira. Batetik, Donostiako Piratek antolatutako Urgull mendiko Erromeria Egunean izan dira. Dantza izan ere protagonista Donostiako Bulebarrean Herri Dantza taldearekin. Arratsaldean, ordea, Donostiako Aste Nagusiko lehen Goitibehera Lehiaketa egin da Miramonen.

Abuztuak 9: Abian da Donostiako Aste Nagusia

2014-08-10

Hasi da Donostiako Aste Nagusia. Kanoikada berezia izan da aurtengoa. Onintza Mokoroak, Luis Mokoroa Artillero Nagusiaren alabak piztu du kanoikadaren metxa. Hau da, lehen aldiz emakume batek eman dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari. Bestalde, Donostiako Piratek azken asteetan izandako arazo guztiei aurre egin ostean, abiatu dute Aste Nagusi Pirata. Bederatzi kofradia guztira, egitarau oparoa antolatu dute.

 
bannerra

bannerra