Skip to main content

Donostia

Euskara atzerriko unibertsitateetan erakusteko ikastaroa eskainiko dute EHUk eta Etxeparek

2014-05-22

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak ikastaro berri bat eskainiko dute udazkenetik aurrera. Atzerriko unibertsitate eta goi mailako zentroetan euskara nola irakatsi, hori izango da xedea; euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, alegia.

Gipuzkoako Aldundiak Benito Lertxundiri emango dio aurten Urrezko Domina

2014-05-21

Musikari oriotarrak euskal kulturari egin dion ekarpenaren aitorpen moduan jasoko du saria. Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak eman zuen hautaketaren berri. Euskal kantagintzaren sortzailerik handienetakotzat jo zuen, eta edozein korronte eta modaren gainetik bere doinuek hainbat hamarkadatan biziraun izana nabarmendu zuen.

Iruzur egin izana leporatu dio EH Bilduk Kutxabanki

2014-05-20

Kutxabanken pribatizazioaren harira, EH Bilduk arduraz jokatzeko eskatu die EAJ, PSE-EE eta PPri. Kutxaren gizarte ekintza deseraiki, eta herrigintzarentzat ezinbestekoa den finantza erakunde publiko eta soziala suntsitu izana leporatu diete.

Maider Lainez: "PP eta PSOE ez dira gauza bera; PP murrizketetan oinarritzen da, gu, aldiz, ez"

2014-05-19

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeak dira protagonista aste honetan. Maider Lainez PSOEko hautagaia izan dugu lehen gonbidatu bezala. Sozialisten hautagaitzaren eta asmoen berri eman digu.

Garbibai Urumea Gondolin Race III maiatzaren 24an egingo da

2014-05-15

Maiatzaren 24an ospatuko da Garbibai Urumea Gondolin Race III, Stand Up Paddle-eko lasterketa. Helburua partaidetza sustatzea da ibaien zaintze eta mantentze lanetan. Horrez gain, maiatzaren 25ean Elkartasunez Arraunean eta Birziklatzen ospatuko da, eta, bertan, Urumea ibaian aurkitutako hondakinekin artelanak sortzeko asmoa daukate.

Jesus Egiguren: "Independentzia %80ra iristen bada, independentzia lortzen da"

2014-05-15

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea izan dugu. Egungo egoera politikoaz, argitaratu berri duen liburuaz eta erabakitze eskubideaz hitz egin dugu berarekin.

 
bannerra

bannerra