Skip to main content

Donostia

Ekonomia sozial eta eraldatzailea saretzeko sortu dute OlatuKoop

2014-05-14

Ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sarearen helburuak. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu koooperatibo berri bat behar duela uste dute.

Bi familiak etxe kaleratzea saihestu dute Kaleratzeak Stop plataformaren laguntzaz

2014-05-14

Kaleratzeak Stop plataformako kideek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian, pentsiodun eta abal-emaile diren bi familiak erdietsitako lorpenak ospatzeko. Hala ere, gogorarazi dute hainbat direla oraindik egoera larrian dauden pertsona eta familiak, eta borrokan jarraitu beharra dagoela. AIpatutako bi familien kasuek, halako egoerak gainditzea posible dela erakusten dutela adierazi du Kaleratzeak Stop plataformak.

Irutxuloko Hitzaren aldeko kontzertua izango da bihar

2014-05-14

Irutxuloko Hitzak bere sustapen proiektuan murgilduta jarraitzen du. Aurreko batean bakarrizketak antolatu bazituzten, oraingoan, Iker Laurobaren eta On taldeko Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegasen kontzertu akustikoak antolatu dituzte. Kontzertuak maiatzaren 15ean izango dira, San Jeronimo kalean dagoen Udal Liburutegiaren areto nagusian, eta sarrera 6 euroren truke egongo da eskuragarri.

Badator 11 Kolore Fest!, aniztasuna aldarrikatuko duen asteburua

2014-05-13

EH 11 Kolorek eta Gipuzkoako Erregio Etxeen Federazioak, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean ospatuko den "11 Kolore Fest" aurkeztu dute. Egitaraua indartzeko, Donostiako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 30ean. Ekimenen artean, "11 Danbor Martxa" izango da, eta baita Burubeltz konpartsa ere. Horrez gain, sabela betetzeko, "11 Pintxo, 11 Zapore" ekimen gastronomikoa ere izango da.

Talkalive-ek zuzeneko musikaz beteko du Donostia

2014-05-12

Talkalive, Olatu Talkaren zuzeneko kontzertuen zirkuituak hirugarren edizioa beteko du aurten. 100 kontzertu inguruk osatuko dute ekimenaren egitaraua, beste hainbetste gunetan. Lurralde osoko taldeak izango dira zirkuituan, hainbat musika estilotakoak, eta askotariko lekuetan izango dira emanaldiak.

Mikel Rotaetxe: "Herri gisa Europan nolabaiteko eragina izateko modu bakarra estatua izatea da"

2014-05-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Rotaetxe Eurobask sariduna izan dugu. Europar Batasunaren egoera izan dugu hizpide berarekin. Hauteskundeen atarian, Europak egin beharreko bideaz hitz egin dugu.

 
bannerra

bannerra