Skip to main content

Donostia

Donostiako Zinemaldiak aurtengo ediziorako irudia aurkeztu du

2014-05-09

Donostiako ZInemaldiak 62. edizioa beteko du aurten, eta gaur aurkeztu dute irudi berria. Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi, Culinary Zinema eta Sail Ofizialerako aukeratutako kartelak aurkeztu dituzte. Aurtengo Zinemaldiaren irudia Savage Cinema eta atzera begirakoekin osatzen da. Irailaren 19tik 27ra bitarte ospatuko da Zinemaldia Donostian.

EAJk Gipuzkoa paraiso fiskal izatea nahi duela salatu du EH Bilduk

2014-05-09

"Gehien duenak gehiago ordaindu behar du", hori da EH Bilduk gaur berretsi duen ideia. Adegiren Donostiako egoitzan egindako protestan esan du bertan egin dutela bera delako estatu mailan langileen eskubideen zapakuntzan adibide adierazgarrienetako bat. Horrez gain, Arantza Tapia sailburuaren hitzak salatu ditu.

Donostiako Elkar estudioak ateak zabalduko ditu maiatzaren 12tik 16ra

2014-05-08

Donostiako Elkar estudioa eszenatoki bilakatuko da maiatzaren 12tik 16ra bitarte. Elkarrek eta Hamaika Telebistak Elkar Estudioa Sesioak ekimena sortu dute. Proiektuaren lehen fasean, bost taldek hartuko dute parte: Izaki Gardenak, Ezinean, Sei Urte, Odolaren Mintzoa eta Kea taldeek egingo dituzte zuzeneko grabaketak. Hamaika Telebistak grabatu eta emitituko ditu emanaldiak. Parte hartu ekimenean!

Alain Boscq: "Iparraldeko boz politiko guztiek diote euskara behar dela zaindu"

2014-05-06

Herri Urratseko presidente Alain Boscq-ek aurtengo jaiaren berri eman digu. Nabarmendu du inoiz baino behar handiagoa dagoela Senpereko lakua jendez betetzeko. 31 urte hauetako esperientziaz hitz egin dugu berarekin 'Gurean Gaur' saioko elkarrizketan.

Europako artisten sarea martxan da

2014-05-06

Donostia 2016ek eta Etxepare Institutuak haien nahia bete ahal izan dute azkenik. Abenduan ereindako proiektuaren lehen fruituak jaso ahal izango dituzte hurrengo hilabeteetan. Europako artisten sarea sortzea zuten helburu eta dagoeneko badituzte lehenen jaurdunaldi honen irabazleak: Matxalen De Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasua.

Iratxe Esnaola: "Benetan orain da PuntuEus mimatu eta maitatzeko unea"

2014-05-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iratxe Esnaola PuntuEus fundazioko kidea izan dugu. PuntuEus domeinua proposamena aurkezten duten lehen 90 eskatzailek lortu ahalko dute orain, baina abenduaren 3tik aurrera nahi duen orok eskatu ahalko du. Prozesua bera ezagutu nahi izan dugu.

 
bannerra

bannerra