Skip to main content

Donostia

Langabeziak behera egin du apirilean martxoarekiko

2014-05-06

Apirilean behera egin du langabe kopuruak Hego Euskal Herrian, martxo amaierako datuekin alderatuta. Bizkaian ez beste herrialdeetan egin du behera langabezia tasak. Guztira, 228.818 lagun daude langabezian Hego Euskal Herrian, martxoan baino 1.756 gutxiago.

Donostiako Udalak "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa abiatu du

2014-05-05

Otsaileko "Udalean ere euskaraz" kanpainia eta gero, "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa jarri dute martxan. Helburua, euskaldun izan nahi duten eta euskaraz bizi nahi duten hiritarrei haien nahia asetzeko aukera eskaintzea da. Partehartzeko  Facebook bitartez www.donostia.org webgunean dagoen bideoa elkarbanatu behar da. Eta bestela, Twitter bidez #ereeuskaraz traola sortu dute, jarraitzaileek euskara non eta norekin erabiltzen duten erantzuteko. Saria, urtebetez Donostia kulturak euskaraz antolatzen dituen saio guztietarako bi sarrera izango dira.

Leok'k taldeak kontzertu berezia eskainiko du Zestoan

2014-04-30

Zestoako Leok'k taldeak, rocka euskaraz jorratu zuen lehenengoetako taldeak, larunbat honetan, maiatzaren 3an, kontzertu berezia eskainiko du  "Xebas Gogoan" izenarekin. Omenaldi sentitua eskainiko diote duela sei hilabete minbiziaren erruz zendu zen Sebastian Etxeberria Xebas taldeko bateria jotzaile zenari. Kontzertu berezi honetan Leok'k eta Gozategi taldeek joko dute.

Kashbad bueltan da "Arrakala" disko berriarekin

2014-04-30

Duela 14 urte musika tresnak zintzilikatu zituzten modu berdinean Txiki, Gorka, Sorkun eta Gorkita elkarrekin datoz berriro ere. Diska era naturalean ateratako 8 kantek osatzen dute eta bonus track gisara "Zuen eskaparateetan" kantak. Bi formatutan dao eskuragarri, LP eta CD.

Badator Herri Urrats Bernart Etxepare Lizeoari laguntzeko prest

2014-04-30

Badator Herri Urrats Iparraldeko ikastolen jaialdia. Aurtengo egitasmoa Bernart Etxepare Lizeoa eraikitzea izango da. Urtero bezela maiatzaren 11n Senpere aintzira inguratuko duen jaialdia izango da, eta bertan mota askotako ekimenak antolatu dituzte; horien artean, dantza emanaldiak, hauerrentzako gunea eta kontzertuak.

 

Zigor Etxeburua: "Euskararen baztertze prozesuaren hondarrean gaude"

2014-04-28

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria izan dugu. Euskararen normalizazio egoera eta dagokion hizkuntz politika izan dugu hizpide. Gipuzkoako Udalen erabakia, isunak eta Jaurlaritzaren Mapa Soziolinguistikoaren emaitzen inguruan hitz egin dugu. 

 
bannerra

bannerra