Skip to main content

Donostia

Esatea Libre | 35/02 auzia aztergai

2014-03-12

35/02 auziaren ahozko epaiketa amaitu da. Bost hilabete hauetan gertatutakoa izan dugu aztergai. Baita EPPK-ko presoek Euskal Herriratzeko eginiko eskaera ere. Horretaz hitz egiteko Beñat Zarrabeitia (kazetaria), Iñaki Zarraoa (EAJ), Joseba Sobrino (analista politikoa) eta Iker Bizkarguenaga (kazetaria) izan ditugu gurekin.

Gipuzkoak Foru Aldundiaren jauregiko ateak ireki ditu

2014-03-12

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrengana hurbiltzeko beste pausu bat eman du: Donostiako Gipuzkoa plazako jauregiko ateak ireki ditu. Bergarako jubilatuak izan dira bisitan gaur goizean, gida baten eta Martin Garitano ahaldun nagusiaren laguntzaz. Bertaratuek jauregia goitik behera bisitatzeaz gain, aldundiaren funtzionamendua gertu-gertutik ezagutu dute.

Josu Juaristi: "Gizartearen eraldaketa beharrezkoa delako da garrantzitsua Europan egotea"

2014-03-11

Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren atalean, Josu Juaristi izan dugu, EH Bilduren hautagaia Europako hauteskundeetarako. Maiatzean egingo diren hauteskundeak garrantzitsuak direla eta unea bera ere garrantzitsua dela nabarmendu du.

Hasi dira Kutxa Kultur Festibal jaialdiko egitaraua ezagutarazten

2014-03-11

Aurtengo Kutxa Kultur Festibala antolatzeko lanak abian dira, eta hasi gara lehen iragarpenak ezagutzen. Oraingoz, honako sei talde hauen parte hartzea baieztatu dute antolatzaileek: The Wombats, Kokoshca, El Columpio Asesino, Toy, Lori Meyers eta Reptile Youth. Datozen egun eta asteetan osatuko dute egitaraua. Sarrerak martxoaren 18tik aurrera izango dira eskuragarri.

Zientzialariek nerabeekin bat egin dute euren proiektuak garatzen laguntzeko

2014-03-10

Zientzia Azoka proiektua martxan da berriz ere. Euskal Herriko unibertsitate guztiek, hainbat zientzia enpresek eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko ekimen honi esker, nerabeek ikerlariekin biltzeko aukera izango dute, euren proiektuen berri emango diete eta hauek garatuko dituzte. Guztira 300 ikasle inguruk hartuko dute parte. Zientzia Azoka gazteen proiektuen erakusketarekin, maiatzaren 24an, Bilbon amaituko da.

Abian da "Auzo eta Herriak Donostia Indartzen" prozesu parte hartzailea

2014-03-07

Martxoaren 3an hasi eta 26an amaituko da. Tartean 15 bilera egingo dituzte. Udaleko ordezkarien esanetan, hiri hobea eraikitzeko euren "betebeharra da  herriarekin batera lan egitea". Prozesu honen azken emaitza herritarrek eta Donostiako Udalak auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da.

 
bannerra