Skip to main content

Donostia

Geoparkearen barnealdea ezagutarazi nahi dute

2014-04-10

Geoparkearen barnealdea ezagutarazi nahi dute. 10 bisita mota dituzte Zumaia, Deba eta Mutrikun; horietatik hiru erabat errotuta daudela nabarmendu dute. Horrez gain, jakinarazi dute bisitarien gehiengoa nazioartetik etortzen dela, eta horien beharretara moldatu dute guztia.

Jasone Osoro: "Sorkuntzari dagokionez, neurri batean, krisia ona izan daiteke"

2014-04-10

Jasone Osoro Euskal Idazleen Elkarteko presidente berria elkarrizketatu dugu Gurean Gaur saioko elkarrizketan. Elkartearen egoeraz, sorkuntzaz eta kargu berriak sortzen dion ilusioaz hitz egin dugu.

Atez ateko bilketa duten San Markos mankomunitateko udalek helegitea aurkeztu dute

2014-04-09

Lezo, Astigarraga, Pasaia, Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko udalek helegitea aurkeztu dute San Marko mankomunitatean PSE, EAJ eta PP alderdiek adostutako aurrekontuen aurka. Izan ere, atez ateko bilketa egiten duten mankomunitateko herriak, edukiontzi bidez egiten duten gainerako udalerrien bilketaren ordainketan ere parte hartzera behartu nahi dituzte.

Teresa Toda: "Konturatu naiz benetan gutxi ezagutzen dela zer den kartzelan egotea"

2014-04-08

Konponbidea ekimena martxoan aurkeztu zuten Donostiako San Telmo museoan. Asteburu honetan herritarrek hausnartzea izango dute helburu Eskoriatzan (Gipuzkoa) egingo dituzten jardunaldietan. Hori guztia izan dugu hizpide Gurean Gaur saioko elkarrizketan. Teresa Toda Konponbideako kideak eman dizkigu xehetasun guztiak.

Amaia Izko: "Ezin da pentsatu alde bakarreko independentzia deklarazioa egiteko baldintzak daudenik"

2014-04-07

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Amaia Izko abokatua eta Sortuko kidea izan dugu. Gaurkotasun politikoaz aritu gara. Besteak beste, Europako hauteskundeei begira jarri gara, eta makroepaiketez zein abortuaren legeaz hitz egin dugu. 

Emakumeari dagokio bere gorputzaren erabakia

2014-04-07
Larunbatean milaka lagun gerturatu ziren Iruñeara abortuaren aldeko manifestazioara. Helburua, abortuaren legeari ezezko biribila ematea eta Frankoren diktaduraren garaira ez bueltatzea. Argi utzi nahieko mezua, emakumeari baino ez dagokiola bere gorputzarekin zer egin erabakitzea.
 
bannerra

bannerra