Skip to main content

Donostia

Eguzki Urteaga: “Politika eta mezuak egokitzeko, azterketa soziologikoa egin behar lukete alderdiek”

2014-03-31

Ipar Euskal Herriko zein Frantziako bozen bigarren itzulia izan da asteburu honetan. Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Eguzki Urteaga EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin, emaitzak aztertzeko. Abertzaleen gorakada berretsi da, eta sozialisten gainbehera.

Euskara eta kultura bultzatzeko sortu dute Ttalaka.org webgunea

2014-03-31

Ttalaka Kultur Elkarte donostiarrak, ttalaka.org webgunea sortu du euskara eta kultura bultzatzeko intentzioz. Helburua,  Euskal Herri osoan zehar euskaraz egiten diren ekintza kulturalen informazioa ematea izango da, besteak beste. Izan ere, topagune berria sei atalez osatuta egongo da: agenda kulturala, ttalakariak, erreportajeak, blogak, ttalaka eta harremana.

Donostia Antzerki Saria Lingua Nabajorum antzezlanak jaso du

2014-03-27

Donostia Antzerki Saria Ez Dok Hiru Bikoteatroaren "Lingua Nabajorum" lanak irabazi du. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek jaso dute saria Victoria Eugenian egindako ekitaldian. Dora Salazarren litrografia bat eta 10.000 euro eskuratu dituzte. Honen harira, irabazleekin ez ezik, Donostiako Udaleko kultura arduradun Nerea Txapartegirekin eta Euskal Aktoreen Batasuneko Kepa Errastirekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Gure Nahia elkarteak Kirol Talde Soziala aurkeztu du

2014-03-26

Gure Nahia Elkartasuna, gaixotasun arraroen alde egiten duen elkartea duela bi urte sortu zen. Orain, ordea, Kirol Elkarte Soziala sortzea erabaki dute. Iniziatibaren helburua, gaixo dauden haurrei eta haien familiei laguntza ematea da, haiengan esperantza piztea, eta baita kirola egiten ari diren bitartean haien arazoez ahazten laguntzea ere.

Xabier Alkorta: "Kutxabank-en diseinua aldatu delako gauzak ez dira okerrera joango"

2014-03-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Xabier Alkorta Kutxako zuzendari ohia izan dugu. Kutxabanken egoeraz eta egungo egoera ekonomikoaz hitz egin dugu. Eta nabarmendu du pribatizatzeak ez duela egoera aldatuko.

Katapulta Plataformaren eskutik sortzaileen erakustaldiak izango dira asteburuan Donostian

2014-03-25

Katapulta Plataformaren helburua, ideiak eta talentua, berritzeko indarra eta ahalmena duten pertsonak bilatzea da, inguruko sormen gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Proiektuaren aurkezpena egiteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu honetako. Donostia 2016ko egoitzan, Easo kalean, denetariko diziplinak ikusi ahal izango dira kultur sistemaren ahuleziei aurre egiteko helburuarekin.

 
bannerra

bannerra