Skip to main content

Donostia

Kutxabanken aferan gezurretan aritu izana leporatu dio EH Bilduk EAJri

2014-03-24

Kutxabanken aferan gezurretan aritu izana leporatu dio EH Bilduk EAJri. Koalizioak adierazi du CANekin egindakoa errepikatu nahi dutela EAJk eta PPk, pribatizazioaren bidea jarraituz eta gizarte ekintzaren arrasto guztiak ezabatuz. Bestelako eredu ekonomiko eta sozial justuago bat eraikitzeko deia egin dute.

Beasain, Azpeitia eta Zarauzko jeltzaleek hiru zabortegiak batera ixteko eskatu dute

2014-03-21

Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo zinegotzi jeltzaleek agerraldia egin dute Donostian. Bilduri alderdi interesen arabera jokatzea eta adostutakoa ez betetzea leporatu diote. Haien hitzetan, 2014an itxi behar ziren Urteta, Lapatx eta Sasietako zabortegiak, baina ez da hala izango. Aurten Urteta itxiko da, eta jarraian etorriko dira beste biak. Sasietakoa azkena izanik, beasaindarrak kezkaturik daudela azaldu du Aitor Aldasoro zinegotziak, beste azpiegituren itxierarekin, Beasain Gipuzkoako zabortegia bilakatuko dela uste baitute. Hori dela eta, dagoeneko berandu eraikitzen ari diren azpiegiturak egiteko eta hiru zabortegiak batera ixteko eskatu diote Bilduri.

Migrazio politika arrazista eta klasistak salatu ditu EH Bilduk

2014-03-21

Arrazismoaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, EH Bilduk migrazio politika arrazista eta klasistak saihesteko eskatu die Europar Batasuneko estatuei. Migratzaileak kriminalizatzeko premisa faltsuak erabiltzea leporatu die Juaristik Europar Batasuneko estatu askori, eta politika horren adibidetzat jarri ditu Espainia eta Frantzia.

Apirilaren 16an ospatuko da Ze Premikin! jaialdia Donostiako Gazteszenan

2014-03-20

Le Bukowski Musika Klubak antolatutako Ze premikin! jaialdiaren hirugarren edizioa apirilaren 16an ospatuko da Donostiako Gazteszenan. 20:00etatik 06:00ak bitarteko egitaraua osatu dute. Sarrerak 8 euroren truke eskuratu ahal izango dira aldez aurretik, eta, egunean bertan, 10 euro ordainduta.

Amets Zirkoak azken emanaldia eskainiko du igandean Donostian

2014-03-19

"Amets Zirkoa Salgai" du izena Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldearen azken lanak. Igandean estreinatuko da Donostiako Gasteszenan. Umorea eta ezbeharra uztartzen dituen ikuskizunak bi pailazoren azken emanaldia dakar taula gainera. Krisia dela eta euren zirkoa itxi egingo dute. Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreek azaldu digute, egungo gizartea isladatu nahi izan dutela ikuskizunean. Eurekin izan gara.

Sagarrondotik | Donostian Juan Karlos Izagirrerekin

2014-03-17

Sagarrondotik saioaren laugarren atalean Donostiara joan gara, eta bertan Juan Karlos Izagirre alkatearekin egin dugu hitzordua. Donostiak txotx garaian dituen eskaintzak ezagutzeaz gain, Gipuzkoako hiriburuak sagardoarekin duen lotura historikoaz aritu gara.

 
bannerra

bannerra