Skip to main content
bannerra

Donostia

Amaiurreko ordezkariek bisita egingo diete gaixo larri dauden presoei

2014-05-16

Amaiurreko diputatu eta senatariek gaixotasun larriak dituzten presoei bisitak egingo dizkiete. 12 dira guztira egoera horretan dauden euskal presoak. Ekimen honekin presoen zuzeneko testigantzak jasoko dituzte. Ekainaren amaierarako bisita guztiak eginak izatea aurreikusten dute, eta, bisita errondaz gain, urtea amaitu aurretik, bestelako ekimenak ere antolatu asmo ditu Amaiurrek.

25 urte igaro dira Espainiak sakabanaketa politika ezarri zuenetik

2014-05-15

Orain dela 25 urte, gaurko egunez, hasi zen Espainiako Estatua dispertsio politika sistematikoki erabiltzen. 25 urte eta biktima ugari. Urteurren anker hori dela eta, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du Donostian, dispertsio politika behingoz amaitu dadin aldarrikatuz.

Etxerat-ek dispertsioaren aurka ostegunerako mobilizazioak deitu ditu

2014-05-12

25 urte pasa dira Espainiako Gobernuak dispertsioa abian jarri zuenetik eta beraz, mina eta sufrimendua senidetan uztartu zuenetik. Neurriak, ehundaka istripu eragin ditu dagoeneko, eta 16 izan dira hildakoak. Hau honela, Etxerat-ek mobilizazioak deitu ditu horren kontrako aldarria egiteko. Maiatzaren 15ean 12:00etan Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dira.

Gipuzkoako Aldundiak Ekonomia Batzordea osatzean Jaurlaritzak izandako jarrera salatu du

2014-05-08

Gipuzkoako Foru Aldundia haserre agertu da Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Burujabetza Batzordea osatzeko proposamenaren aurrean orainarte izandako jarrerarekin. Otsaileko Finantza Kontseiluan, batzordea osatzeko proposamenari oniritzia eman ondoren hamabost eguneko epean testu bat idaztea adostu zuten eta ez dute honen berririk izan atzo gauerarte. Hori horrela, ekainaren 15erako batzordea eratzeko dei egin dio Jaurlaritzari.

EH Bilduk Kutxabank pribatizatzea egotzi dio EAJri

2014-05-08

Bilduren esanetan EAJk Kutxabanken pribatizazioari ateak ireki dizkio, PPrekin batera. Hasiera batean hitzartutako kontrol publikoa eta soziala alde batera uztea egotzi dio.

Gipuzkoako Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena jarri du martxan

2014-05-07

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz jarri du martxan Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena, iaz Urola Erdian esperientzia pilotua egin ostean. Lurraldeko lau eskualdetan burutuko da ekimena: Urola Erdian, Oarsoaldean, Tolosaldean eta Bidasoaldean. Herritarrek 2 milioi euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute.

 
bannerra

bannerra