EH Bilduk langabezia eta pobreziari aurre egiteko 150 neurri aurkeztu ditu gaur Donostian. Egungo egoera ekonomiko eta soziala larritzat jotzen du koalizioak, eta horri buelta emateko proposamen zehatzak aurkeztu ditu. Hamar ataletan banatu dituzte 150 proposamenak, hiru oinarriren baitan: burujabetza praktikan jartzea, orain arteko norabidearen kontrako neurriak hartzea, eta eredu sozial berri bat eraikitzea.