Skip to main content

Donostia

1960 eta 2010 bitarteko tortura kasuak ikertuko ditu Jaurlaritzak

2014-03-28

Eusko Jaurlaritzak torturari buruzko azterlan baten zuzendaritza zientifikoa egiteko eskatu dio Francisco Etxeberria EHU-ko auzi medikuntza irakasle eta Kriminologiaren Euskal Institutuko kideari. Aurreikuspenen arabera, ekainean ekingo diote lanari, eta nabarmendu dute Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dutela.

Ikasleek deitutako grebak jarraipen handia izan du Hego Euskal Herrian

2014-03-27

Ikasle Abertzaleek egindako greba deialdiak jarraipen handia izan du Hego Euskal Herrian. Ikasgela asko hutsik geratu dira greba egunaren lehen orduetan, eta jende askok hartu du parte manifestazioetan. Hainbat herri eta hiritan izan dira mobilizazioak. Inposaketak salatu, eta hezkuntza sistema berri baten aldeko aldarrikapena egin dute. Deia ikasleek egin badute ere, sindikatuen eta guraso elkarteen babesa ere izan du gaurko grebak.

Ekaineko giza katearen proba saioa egingo dute larunbatean Bilbon

2014-03-25

Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza kateari begira, proba saioa egingo dute larunbatean Bilbon. Arte Ederren Museoa eta Casilla kiroldegia lotuko dituzte, eta ondoren ekitaldia egingo dute kiroldegian bertan. 16:30ean egingo da giza katea, eta 17:30etik aurrera ekitaldia.

Donostia kulturen arteko herria izango da gaurtik aurrera

2014-03-21

Donostiarrak 141 estatutan jaioak direla nabarmendu dute; hirian bizi direnen %57 soilik da bertan jaioa, eta gainerakoak hirian errotu diren eta hiria aniztasun aberatsez hornitu duten herritarrak direla. Hala, besteak beste, udalerriaren bizitzan pertsona atzerritarrek aktiboki parte hartzea bultzatuko dutela jakinarazi du udalak.

Kontseiluak euskara lehenesteagatik seinalatutako udalei babesa erakutsi die

2014-03-20

Kontseiluak ez ohiko agerraldia egin du Espainiak jomugan dituen udalei babesa erakusteko. Hain zuzen, Espainiak euskara kontratazioetan lehenetsi dituzten udalei jakinarazpena bidali die. Paul Bilbao idazkari nagusiak adierazi du Gipuzkoako udaletara ez ezik, Bizkaiko batzuetara ere iritsi dela kexa. Honen aurrean Kontseilua protesta egiteko zein modu erabili aztertzen ari da, baina bien bitartean herritarrei bidegabekeria hauen kontra egiteko dei egin die.

Presoen abokatuek sakabanaketak ez duela oinarri juridikorik diote

2014-03-19

Aiert Larrarte eta Alfonso Zenon, presoen abokatuek, sakabanaketak ez duela oinarri juridikorik adierazi dute. Presoak dagoeneko hasi dira Euskal Herriratzeko eskakizunak egiten. Lehenengoak gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak izan dira. Orain, itxarotea besterik ez dagoela azaldu dute, Tratamendu Batzordeak sei hilabeteko epea izaten baitu eskera jaso ostean, hau aztertu eta txostena egiteko.

 
bannerra

bannerra