Skip to main content

Donostia

Udalbiltzak euskal herritartasuna bultzatzeko ekimenak aurkeztu ditu

2014-03-19

Udalbiltzak Euskal Herriaren eta euskal herritartasunaren aitortza bultzatzeko ebazpena aurkeztu du. 200 alkate eta zinegotzik ekarpenak egin ostean onartu zuten agiria pasa den ostiralean. Bizi dugun unea euskal herritartasunean sakontzeko egokia dela azaldu dute eta hori dela eta hainbat ekimen zehaztu dituzte. Batetik, euskal sinboloen erabilera handituko dute. Bestetik, udaletako webguneetan .eus erabilera bultzatuko dute eta azkenik, euskal herritartasuna publikoki adieraziko duen agiri ofizial bat sortuko dute.

Euskararen normalizazioaren aurka egin du berriz ere Espainiak

2014-03-18

Gipuzkoako udal gehienek, Aldundiak eta UEMAk 2012an abiatutako lankidetza egitasmoaren aurka egin du berriro ere Espaniako Gobernuak; lehenbizi, baldintzak ezarrriz, eta gero epaitegietan salatuz. Euskararen normalizazioaren alde lanean jarraituko dutela adierazi dute Aldundiak eta udalek, eta epaitegietan elkar ikusteko deia egin diote Espainiari.

Konponbidearen aldeko manifestua aurkeztu dute hainbat herritarrek

2014-03-15

Arlo ezberdinetako zenbait herritarrek, giza eskubideen defentsa beharrezkoa dela aldarrikatu dute, Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldi batean. “Konponbidea, Euskal Presoak Euskal Herrira” izeneko manifestua, Eneko Olasagasti zinegileak, Joseba Azkarraga politikariak eta Teresa Toda kazetariak irakurri dute, hiru hizkuntzetan. Ekitaldian izan dira bestalde, manifestuaren beste sinatzaile batzuk. Hala nola, Maialen Lujanbio, Jabier Madrazo, Jule Goikoetxea eta Ramon Zallo.

Herritarrak bakea eta bizikidetzarekin itxaropentsu daude

2014-03-14

Euskal Herriko bakea eta bizikidetza izan dira 54. euskal soziometroko gai nagusiak. Soziometroa ETAk armategiak indargabetzeari ekin baino bi aste lehenago egin zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren esanetan bakea eta bizikidetza gaia "arazo larri" ikustetik "aukera handi" gisa ikustera pasatu dira herritarrak.

EPPK hasi da presoak herriratzeko eskaerak egiten

2014-03-12

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, lehengo urratsak ematen hasi da presoak herriratzeko eskaerak eginez. Oraingoz, eskaera pertsonalekin hasiko dira, nahiz eta EPPKren ustez kolektiboa den neurria. Kide guztiek eskakizunak egingo dituzten arren, premien araberako sailkapena osatu dute. Eskakizunak idatziz egingo dira eta denek irizpide berak izango dituzte oinarri: arlo pertsonala, politikoa eta juridikoa.

Gipuzkoako jeltzaleak udal eta foru hauteskundeetako "Prest" daude

2014-03-12

Gipuzkoako jeltzaleak datorren urteko aldundi eta udaletako haustekundeetara begira daude jada. Edukiak ondo garatzeko, ekaina bitarte honako gaien inguruko lanketa egingo dute: gobernu ona, ongizate gizartea, krisi ekonomikoa eta etorkizun politikoa. Ekainaren 14an Kursaalean egingo duten batzarrarekin emango diote amaiera hausnarketa prozesu honi eta aurreratu dutenez, egun horretan bertan aurkeztuko dituzte euren hautagaiak.

 
bannerra

bannerra