Skip to main content

Donostia

Armagabetze zurrumurruen aurrean zuhurtzia eskatu du Lokarrik

2014-02-18

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak aste honetan bertan Euskal Herrira egingo duen bisitaren aurrean, ugaritzen ari dira ETAren balizko desarme baten inguruko zurrumurruak. Egiaztatzaileak ostiralean datoz Euskal Herrira, eta, hainbat iturriren arabera, orduan eman lezakete ETAren keinuaren berri. Lokarrik zuhurtziaz jokatzeko eskatu du.

Gipuzkoako udaletxeek 5,6 milioi euro itzuli beharko dituzte

2014-02-17

Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek udaletako ordezkariekin bilera egin dute finantzatzeko foru funtsaren berri emateko. Lortutako akordioari esker, udalek 5,6 milioi euro itzuli beharko dituzte. Akordiorik ezean, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuak adierazi du itzuli beharrekoa bikoitza litzatekela. Gainera, lau txandatan ordaindu ahal izango dute.

Brian Currin, Pierre Hazan eta Aaro Suonio izango dira Bake Forumean

2014-02-10

Currin abokatua eta bake prozesuetan aditua da, Hazan nazioarteko justizian aditua, eta  Suonio Ipar Irlandako Desarmatze Batzordeko Kabinete burua. Hirurak Baionan izango dira martxoaren 1ean bertan egingo den Bake Forumean.

Bizikidetza bultzatuko duen prozesua sustatu nahi du Baketik-ek

2014-02-06

Nabarmendu du gizartearen gehiengoak onartzen duela garaia aldatu dela, baina jarrrera zaharrak topatzen direla edonon. Baketik-en ustez, giza duintasunarekin, biktima guztienganako enpatiarekin, eskuzabaltasunarekin, espetxe legediaren etikarekin eta aldebakartasunarekin hartu behar dira konpromisoak.

Denboraleak gogor jo du Euskal Herriko itsasertza

2014-02-03

Igande goizean izan zen unerik gogorrena. Alerta gorria zegoen iragarrita, eta aurreikusitakoa bete zen. Giroa baretu bada ere, asteazkenean beste denborale bat espero da.

Gazte auzipetuen hitza "Gu berriarena" bilakatu dute berrogei pertsona ezagunek

2014-01-31

Kultura, kirol zein politika arloko berrogei pertsona esanguratsuk "Gehiengo berriaren adierazpena. Gu berriarena" izeneko manifestua sinatu dute. Hain zuzen, gaur zuten urritik Madrilen epaituak izaten ari diren 40 gazteek hitza hartzeko azken eguna eta alegato hori euskal gizartearena bilakatu nahi izan dute adierazpen honekin. Iragana gainditu eta etorkizunerako zubiak, ilusio zubiak, justizia zubiak eraiki behar direla esan dute. Epaiketa garai eta lekuz kanpo dagoela baina era berean, honen emaitza bakerako urrats izan daitekela gaineratu dute.

 
bannerra

bannerra