Skip to main content

Hamaika telebista

Askatasun demokratikoak eta Espainiar Estatuko gehiegikeri judizialak aztergai

2018-06-04

Altsasu edo Errenteriako gazteen kasuak, Katalunian gertatzen ari dena edo rapero, txiolari edo titiriteroen aurkako jazarpena eredu batzuk dira, baina ez bakarra. Espainiar Estatuan askatasun demokratikoen aurka emandako epaiak aztergai izan ditugu Hiriburuan saioan. Horrekin batera, Pedro Sanchez-ek Rajoyren aurka aurkeztutako zentsura mozioak aurrera egin ondoren, Estatuko Fiskal Nagusiaren izendatzea eta honek aurretik dituen erronkak analisiaren baitan txertatu ditugu, euren artean espetxe politikaren aldaketa. Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, Irma Orozko eta Iñigo Santxo abokatuen analisiak jaso ditugu.

Pedro Sanchez Espainiar Estatuko presidente izendatu dute Rajoyren kontrako zentsura mozioak aurrera egin ostean

2018-06-01

PSOE, Unidos Podemos, ERC, EAJ, PDeCAT eta EH Bilduren aldeko botoekin, aurrera egin du Pedro Sanchezek Mariano Rajoyren kontra aurkeztutako zentsura mozioak. Ondorioz, Sanchezek Espainiar Estatuko presidente kargua hartuko du. Etorkizunera begirakoak aztertzen saiatu gara Hamaika Telebistan, Beñat Zarrabeitia lankidearen zuzendaritzapean, Ilargi Aristondo eta Maddi Mochales-en laguntzarekin. Gonbidatu gisa, Jasone Agirre eta Xabi Sanchez izan ditugu. Baita, Enekoitz Esnaola, Jurdan Arretxe, Jagoba Alvarez, Aitor Salinas eta Egoitz Askasibarren analisiak. Horrekin batera, Altsasu eta Errenteriako gazteen azken orduari heldu diogu.

Hamaika Telebista eta Boga Garagardoaren arteko hitzarmena

2018-04-24

Hamaika Telebistak eta Boga Garagardoak indarrak batu dituzte. Bilbon sinatutako hitzarmenaren bidez, balioak partekatzen dituzten bi enpresen arteko sinergiak eraikitzen dira. Gero eta globalagoa den mundu honetan, ezinbestekoa da Euskal Herrian egin, ekoiztu eta pentsatutako bertako produktuak proiektatzea. Hala egin nahi dugu, bai komunikazioan, bai elikadura burujabetzari dagokionean- Topa!

Txantxagorria saio berria Hamaika Telebistan

2018-03-14

Abiatu da txantxangorria saio berria, bertan gabi de la mazak bildutako abestiak izango dira protagonista. De la mazak, youtuben, 2000 abestitan baino gehiago txertatu ditu letrak, orain hamaikan ikusgai egongo dira euskaldun berriei musika eta euskara gerturatu asmoz.

40 Minutu Rock jaialdiaren inguruko saio berezia egingo du Hamaika Telebistak

2018-02-27

Milaka lagun bildu ziren Durangoko Landakon musika eta elkartasuna lotzen dituen 40 Minutu Rock jaialdian. Hamaika Telebistak, festibalak emandakoaren inguruko saio berezia eskainiko du. Hitzordua, martxoaren 28an, 22:00etan.

Atearen Bestaldetik: "Hemen, tortura, urte luzez eman den bortxa instituzionala izan da"

2018-02-13

???? 22:35ean #AtearenBestaldetik saio berezian #Tortura hizpide, Iñaki Uria, Miren Azkarate, Eneko Compains, Sandra Barrenetxea, Amaia Izko edo Iñaki Egañaren hitzekin. Hortaz gain, memoria, testigantzak eta Joxe Arregi eta Ion Arretxe gogoan. Ez galdu, hamaika.eus-en 

 

 

Iñ????

 
bannerra

bannerra