Skip to main content

gazteak

28ak Ere Libre. Ebazpena

2015-05-06

Auzitegi Nazionalak seina urteko espetxe zigorra ezarri die 28 gazte auzipetuetako zazpiri. Gainontzeko bederatziak absolbitu egin ditu. Martxelo Otamendi, Ion Telleria, Onintza Ostolaza eta Jazint Ramirezen balorazioak jaso ditugu. Horrez gain, epaiketaren aurretik jaso genituen auzipetuen bizipenak ere bildu ditugu.

Gazteek sare sozialetan pribatutasunaren mugak gainditzen al dituzte?

2015-05-04

Egunerokoan tarte handia eskaintzen diete gazteek sare sozialei. Hauen erabilpen egokia ez egiteak, ordea, arriskuak sor ditzake. Gazteak jabetzen al dira hortaz? Pribatua eta publikoaren arteko muga non dagoen ba ote dakite? Sare sozialak nola erabiltzen dituzten kontatu digute Urritxe institutuko ikasleek eta erabileraz hausnarketa egiteko tartea hartu dugu.

"Tximeletak" disko berriaz eta beste aritu gara Lain taldeko Leire eta Kristinarekin

2015-05-04

Lain taldeak 'Tximeletak' deituriko diskoa kaleratu berri du eta hain zuzen honen xehetasun guztiak ezagutzeko egin dugu hitzordua Billabonan Leire eta Kristina Lain taldeko abeslariekin. Horrez gain, haien ibilbidea errepasatu dugu eta haien egunerokoaz galdetu diegu.

Gazteei kezka pizten al die euren etorkizunak?

2015-04-27

Gaur egungo egoera ekonomikoaz aritu gara Aizank! saioko atal berri honetan Axular Lizeoko gazteekin. Batxillergoa amaitzear dauden honetan, zein asmo dituzte datorren urteetarako? Kezkatzen al die egoerak? Esaterako, prest egongo al lirateke atzerrira joateko lanera? Besteak beste, galdera hauei erantzun diete gazteek.

Ondarroako Institutuan izan gara

2015-04-27

Aizank! saioko Zr Iksi atalean Ondarroako Institutua bisitatu dugu. Instalakuntza eta baliabideak ikustearekin batera, bertako ikasle zein irakasleekin hitz egiteko aukera izan dugu, institutuaren heziketa eskaintza gertutik ezagutuz.

Gazteek euskaraz hitz egiten al dute?

2015-03-30

19. Korrika amaitu berritan azken egunotan pil-pilean egon den gaiari eutsi nahi izan diogu. Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean egon gara hain zuzen. Bertako gazteekin euskararen erabilpenaren inguruan hausnarketa egin dugu eta euskararen etorkizuna nola ikusten duten galdetu diegu besteak beste.

 
bannerra

bannerra