Skip to main content

gazteak

Aizank! | Teknologia berriak eta Modubat

2015-03-09

Aizank! saioarekin aurrera goaz eta oraingo honetan Markina-Xemeinen izan gara berriz ere. Teknologia berrien inguruan aritu gara Lea Artibai Ikastetxeko gazteekin. Bestalde, Katalin Antxia moda diseinatzaile gaztea ezagutu dugu eta sortu berri duen Modubat proiektuaren berri eman digu. Sexologia atalean, ordea, prebentzio neurriek huts eginez gero zer egin galdetu diogu Amaia Vazquez sexologoari.

Txurdinaga ikasketa zentroa ezagutu dugu

2015-03-02

Aizank! saioan, Bilboko IEFPS Txurdinaga GLHBI ikastetxean izan gara. Goi mailako heziketa zentru honen eskaintza gertutik ezagutu dugu. Besteak beste, kimika, administrazioa eta kudeaketa, elektrizitatea eta elektronika edota informatika eta komunikazioari lotutako ikasketak burutu daitezke bertan. Ikasle eta irakasleen eskutik jaso dugu honen guztiaren berri.

Aizank! | Aisialdi ereduak eta Skakeitan

2015-02-17

Aizank! saioaren bigarren denboraldiari indartsu ekin diogu. Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeko gazteekin izan gara gazteek dituzten ohituren inguruan hitz egiten. Aisialdi ereduez aritu gara, hain zuzen ere. Bestalde, Donostiako Skakeitan taldearen entsegu lokalera hurbildu gara, eta "Orekariak" bigarren diskoaz ez ezik, orain arteko ibilbideaz galdetu diegu. Bukatzeko, "ZR IKSI?" atalean, ordea, Lea Artibai ikastetxea bisitatu dugu.

Gazteek zer egin ohi dute ikastetxetik irtetean?

2015-02-16

Aizank! saioaren bigarren denboraldia aisialdi ereduen inguruan eztabaidatzen hasi dugu. Lea Artibai ikastetxeko gazteekin egon gara eta euren aisialdian zein ohitura dituzten galdetu diegu. Besteak beste, lokalen inguruan hausnartu dugu: gazteentzako aukera ona dira edota gainontzeko koadriletatik urruntzeko besterik ez dute balio?

Fabio Gonzalez: "Sozialki, krisiak emakume gazte eta etorkina kaltetu du batez ere"

2014-10-03

Gurean Gaur elkarrizketa tartean, Fabio Gonzalez Euskal Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kidea izan dugu. Iraileko langabezia datuak jakin berritan, datuak aztertu ditugu. Era berean, krisi ekonomikoak gazteengana izan duen eragina aztertu dugu.

28ak Libre | Herri Harresia

2014-09-26

Hiru orduz aritu da Ertzaintza Loiolako Basilika aurrean bost gazte auziperatuei babesa eman dien herri harresia desegiten. Bertako irudiak eta hainbat testigantza bildu ditugu bideo honetan.

 
bannerra

bannerra