Skip to main content

gazteak

28ak Libre | Irailak 21: Askegunea osatu dute

2014-09-21

Askegunea osatu dute Azpeitiako Loiola basilikan, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 28 gazteen alde. Gazteek jakinarazi dute epaiketari desobedientziaz erantzungo diotela. Modu ezberdinetara egingo dute hori, hainbat ez dira epaiketara joango eta Askegunean geratuko dira.

Segiko kide izatea egotzita epaituko dituzten hainbat gazteren testigantza

2014-09-10

28 gazte epaituko dituzte hilabete honetan Espainiako Auzitegi Nazionalean. Guztiei Segi erakundeko kide izatea egozten diete. 28 gazte horietako hirurekin izan gara eta urte hauek nola bizi izan dituzten kontatu digute.

Olinpik News | Bosgarren atala

2014-07-03

Hernaniko Olinpiada herrikoien inguruko saioren bosgarren atala osorik ikusi ahal duzue.

Zientzialariek nerabeekin bat egin dute euren proiektuak garatzen laguntzeko

2014-03-10

Zientzia Azoka proiektua martxan da berriz ere. Euskal Herriko unibertsitate guztiek, hainbat zientzia enpresek eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko ekimen honi esker, nerabeek ikerlariekin biltzeko aukera izango dute, euren proiektuen berri emango diete eta hauek garatuko dituzte. Guztira 300 ikasle inguruk hartuko dute parte. Zientzia Azoka gazteen proiektuen erakusketarekin, maiatzaren 24an, Bilbon amaituko da.

Ikerbasquek 100 zientzialari kontratatuko ditu

2014-02-18

Research Fellow programaren deialdia dela eta Ikerbasquek 100 zientzialari gazte kontratatu nahi ditu 2017. urtera bitarte. Euskaldunak direnak baina atzerrian lan egiten dutenak berreskuratu nahi ditu gazteen "harrobi" bat sortzeko asmoz. Parte hartzeko, behar beharrezkoa da 3 eta 10 urte bitarteko esperientzia izatea ikerlaritza munduan.

Aizank! | Tradizio eta ohiturak aldagarriak ote dira?

2014-02-18

Aizank! saioaren denboraldiko azken atalean tradizioez eta ohiturez hitz egin dugu. Animalien zein emakumeen inguruan tira-bira ugari sortzen dira horren harira. Besteak beste, zenzenketak edota alardea izango ditugu hizpide. Bestalde, Aimar Irigoien harrijasotzailearekin izan gara. Bere ibilbidea errepasatu eta entrenamendua gertutik ikusi dugu. Azkenik, ZR IKSI atalean, Ordiziako Su Eskola bisitatu dugu.

 
bannerra

bannerra