Skip to main content

etxerat

25 urte igaro dira Espainiak sakabanaketa politika ezarri zuenetik

2014-05-15

Orain dela 25 urte, gaurko egunez, hasi zen Espainiako Estatua dispertsio politika sistematikoki erabiltzen. 25 urte eta biktima ugari. Urteurren anker hori dela eta, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du Donostian, dispertsio politika behingoz amaitu dadin aldarrikatuz.

Zulueta eta Enparantza abokatuak erabateko isolamenduan dituztela salatu du Etxeratek

2014-04-24

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei espetxean isolamendua eta bakartzea modu iraunkorrean aplikatzen ari zaiela salatu du gaur Etxeratek Bilbon egindako prentsaurrekoan. Han izan diren Enparantzaren emazteak eta Zuluetaren lagun batek berretsi dute "isolamendua erabatekoa" dela.

 

Etxerat-ek presoen aldeko lana kriminalizatzea salatu du

2014-01-15

Etxerat-ek agerraldia egin du Donostian. EPPKren bitartekarien kontrako operazioa euskal presoen eskubideen alde lan egiten dutenen aurkako kriminalizazioa izan dela salatu dute elkarteko kideek. Senide izateagatik inputatzea eta zigorrak jartea ez dutela onartuko ohartarazi dute. Bestalde, larunbatean egin zen manifestazioari dagokionez, hori dela konponbiderako bidea azaldu dute eta eragileei bide beretik jarraitzeko eskatu diete.

EGUNEKOA: uztailaren 2ko albiste nagusiak

2018-07-02

78ko Sanferminak Gogoan plataformak aurtengo jaietarako antolatutako ekitaldiei eta Etxerat elkarteak salatutako errepide istripuari erreparatu diegu gai politikoetan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako plan onkologikoari eta kultura zein kirol arloko beste zenbait albisteri ere eskaini diegu arreta.

ETA desagertuta, presoen auzia konpontzeko "premiazko agenda" zehaztu du Foro Sozialak

2018-05-29

ETA desagertu ondoren, presoen auzia konponbidean jarri behar dela uste dute Foro Sozial Iraunkorrak, Sarek eta Etxeratek, eta hala adierazi dute elkarrekin egindako agerraldi batean. Lehentasunak eta horietara iristeko bidea zehaztu dute.

Armagabetzearen kasuan bezala, triangulazioan oinarritutako konponbide eskema proposatzen dute. Foro Sozialeko Teresa Todak eta Nazario Oleagak esan dutenez, jakin badakite prozesuak luze joko duela, eta badakite espetxe politika berria ezartzeak biktimekin egin beharreko kontraste ariketa ere ekarriko dutela. Hargatik, errealistak direla nabarmendu dute, baina presoen senideek duten presaz ahaztu gabe. 

Xabier Rey, espetxe politika "suntsitzaileak" eraila, Etxeraten arabera

2018-03-07

Xabier Rey euskal preso politikoaren heriotzak arduradunak dituela salatu dute Etxeratek eta Sortuk. Rey atzo aurkitu zuten hilik Cadizeko Puerto III espetxean, eta Etxerateko bozeramaile Urtzi Errazkinek argi utzi du Espainiar Estatuaren salbuespenezko espetxe politika suntsitzaileak hil duela.

Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek, berriz, preso iruindarraren heriotza saihestu zitekeela esan du, eta torturapean lortutako adierazpenetan oinarritutako sententzia guztiak berrikusteko eskatu. Reyren heriotza salatzeaz gain, larunbaterako manifestazio nazionala deitu dute Iruñean.

 
bannerra

bannerra