Skip to main content

donostia

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

2014-06-27

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren aurkezpena burutu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da, eta bertan 107 emanaldi izango dira, hauetatik 73 doan. Bestalde, Donostiako Jazzaldia Saria Toshiko Akiyoshi pianista eta orkestra zuzendariari emango diotela azaldu dute.

Donostiako udalaren kalamuaren inguruko proiektua txalotu dute elkarteek

2014-04-02

Euskal Herria mailan lehen aldiz kalamu elkarteak arautuko dituen ordenantza bat aurkeztuko da. Honek, bi helburu nagusi izango ditu; batetik, menpekotasunak sortzen dituzten arriskuak gutxitzea, eta bestetik, kontsumitzaile ez diren herritarren eskubideak bermatzea.

Donostia kulturen arteko herria izango da gaurtik aurrera

2014-03-21

Donostiarrak 141 estatutan jaioak direla nabarmendu dute; hirian bizi direnen %57 soilik da bertan jaioa, eta gainerakoak hirian errotu diren eta hiria aniztasun aberatsez hornitu duten herritarrak direla. Hala, besteak beste, udalerriaren bizitzan pertsona atzerritarrek aktiboki parte hartzea bultzatuko dutela jakinarazi du udalak.

Konponbidearen aldeko manifestua aurkeztu dute hainbat herritarrek

2014-03-15

Arlo ezberdinetako zenbait herritarrek, giza eskubideen defentsa beharrezkoa dela aldarrikatu dute, Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldi batean. “Konponbidea, Euskal Presoak Euskal Herrira” izeneko manifestua, Eneko Olasagasti zinegileak, Joseba Azkarraga politikariak eta Teresa Toda kazetariak irakurri dute, hiru hizkuntzetan. Ekitaldian izan dira bestalde, manifestuaren beste sinatzaile batzuk. Hala nola, Maialen Lujanbio, Jabier Madrazo, Jule Goikoetxea eta Ramon Zallo.

Berdintasunaren alde hilabete osorako ekintzak antolatu dituzte Donostian

2014-03-05

Donostiako Udalak, hiriko Emakume elkarteekin batera, martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu nahi du. Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak adierazi du berdintasuna eraikitzen jarraitu behar dela eta aurrerapausu handiak eman diren arren, emakumeen aurkako jarrera sexistekin amaitu behar dela. Horretarako, hainbat ekimen prestatu dituzte, sufragisten, mugimendu feministaren eta pentsalarien lana aintzat hartuz.

Joaquin Fuentesek jaso du Donostiako Urrezko Danborra

2014-01-20

Haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik, Donostiako Urrezko Danborra jaso du Joaquin Fuentes psikiatrak. San Sebastian egunean jaso du garaikurra Udaletxeko batzarren aretoan egin duten ekitaldi sentituan. Fuentesek berak ere, nabarmendu du talde lanari eman beharreko saria dela, bakarrik ezin delako horrelakorik bete.

 
bannerra

bannerra