Skip to main content

donostia

GAKOAK | 2020-06-18

2020-06-18
Gaur gaueko hamabietan amaituko da larrialdi egoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak gaur egindako gobernu bileran. 'Normaltasun berria' urrun egongo da ordea ohiko normaltasunetik. Besteak beste metro eta erdiko distantziak mantendu beharko dira, eta leku itxietan aforoaren %60ak bakarrik sartu ahal izango du.
Satorralaia mugimenduak metroaren obrak erabat gelditzeko eskatu du beste behin

2020-06-18
Obrak hainbat etxebizitzetan pitzadurak, arrakalak eta bestelako kalteak eragin ditu. Hori dela eta, eraikuntza lanak geldiarazteko eskatu du Satorralaia mugimenduak. Iganderako protesta-kontzentrazioa deitu dute Kontxako erlojuetan.
Donostiako 55. Jazz Jaialdiak ordainpeko programazioa aurkeztu du

2020-06-16
Mugak ireki izanak, hurrengo asteetan programara izen garrantzitsuak gehitzea ahalbideratu du. Jadanik ezagutzen ziren bertako taldeei Europako izen esanguratsuak gehitzen zaizkie 55 Jazzaldia programazioan. Horien artean eurovisión jaialdiko txapelduna den Salvador Sobral, Bugge Wesseltoft musikari handia edota Mariza abeslaria besteak beste.
GAKOAK | 2020-06-15

2020-06-15
Zeresan ugari eman du CIAk GALi buruz 1984an egin eta orain argitaratutako txostenak. Honen arabera, Felipe Gonzalez, orduko gobernu espainiarreko presidentea, ados legoke ETAren aurka mertzenarioak bidaltzeko aukerarekin. Koronabirusari dagokionean berriz lau lagun hil dira gurean azken 24 orduotan, guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 8 positibo berri baieztatu dira. Zenbait ospitaletan detektatutako berragerketei dagokienean berriz, horiekin lotura duten 54 kasu baieztatu dituzte dagoeneko.
GAKOAK | 2020-06-11

2020-06-11
Azkenean ez Hego Euskal Herri barruan, ez Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean, ezta Hego Euskal Herritik at ere. Orain arte bezala, euren erkidegoetatik mugitu ezinda jarraituko dute Hego Euskal Herriko herritarrek ekainaren 21era arte. Hasiera batean bazirudien aipatu ditugun mugimendu horiek denak datorren astelehenetik aurrera egin ahal izango zirela, baina Paris, Iruñea eta Santanderreko gobernuek hartutako erabakiek bertan behera utzi dute azkenean aukera hori.
GAKOAK | 2020-06-10

2020-06-10
23 kasu berri ta 4 hildako baieztatu dira Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan Koronabirusa dela eta. Hildakoetako batek zerikusia du gainera egunotan Basurtuko ospitalean atzemandako Covid-19aren berragerraldiarekin.
 
bannerra

bannerra