Skip to main content

donostia

GAKOAK | 2020-05-21

2020-05-21
Harrabotsa eragin du atzo EH Bildu, Podemos eta PSOEk lortutako akordioak. Akordioaren puntuetako bat, Rajoyren lan erreformari zegokiona, matizatu egin zuen bart PSOEk. Gobernukide den Podemosek aldiz akordioa bere horretan mantentzen dela dio, eta gauza bera ziurtatu dute gaur soberanistek.
GAKOAK | 2020-05-20

2020-05-20
Bihartik aurrera derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian maskarilak erabiltzea. 6 urtetik gorakoentzat izango da zehazki derrigorrezkoa, leku irekietan eta publikoari irekitako edozein espazio itxietan ere.
GAKOAK | 2020-05-07

2020-05-07
23 pertsona hil dira azken orduotan Hego Euskal Herrian koronabirusa zutela: 19 EAEn eta 4 Nafarroan. Atzo jakianrazitako 16ak baino 7 gehiago, guztira. Aldiz, PCR bidez baieztatutako kasu berri kopuruak behera egin du: 50 kasuen berri eman dute gaur, asteazkenean 73 izan ziren.
GAKOAK | 2020-05-06

2020-05-06
Emakumezko bat hil dute Angelun, eta senarrak bere buruaz beste egin du. 2003az geroztik, 106 emakume hil dituzte Euskal Herrian; aurten laugarrena da, konfinamendu aldiko bigarrena. Koronabirusari dagokionez, hamasei pertsona hil eta PCR bidez 73 kasu berri baieztatu dira Euskal herrian azken orduotan. Datuen arabera, badirudi egunean hildako kopurua egonkortzen ari dela guera. 16 hil dira azken 24 orduotan, atzo baino bat gutxiago, eta herenegun beazinbeste.
GAKOAK | 2020-05-12

2020-05-12
Hezkuntzan, klase presentzialetara itzuli ala ez erabakitzeko autonomia izango dute ikastetxeek Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Irizpide pedagokikoak aintzat hartuta hartu beharko dute erabakia ikastexteek. Sindikatuak haserre agertu dira Jaurlaritzaren erabakiarekin. Bitartean, Ipar Euskal herriko haurrak gaur itzuli dira klasera.
GAKOAK | 2020-05-14

2020-05-14
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egin nahian jarraitzen du Jaurlaritzak. Gaur egin dute bilera legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek, hauteskundeetarako data bat zehazteko, baina ez dute akordiorik lortu. Bestalde, maiatzaren 25era atzeratu du Jaurlaritzak ikastetxeetarako itzulera. Hasiera batean ikasleak datorren astelehenean, maiatzaren 18an itzultzea zen exekutiboaren asmoa, baina azkenean astebete atzeratu behar izan du itzulera.
 
bannerra

bannerra