Skip to main content

donostia

Eureka Zientzia Museoa, egun osorako plan bikaina

2014-07-01

Donostiako Eureka Zientzia Museoan zientziaren alde erakargarriena ezagutuko dugu. Gidatu 1 Formulako auto bat, ezagutu unibertsoa espazio ontzian, gozatu planetariumaz... Haur eta heldu, denetariko eta denentzako jarduerak aurkituko dituzu Eurekan.

Donostiako Aste Nagusiko kartela eta kontzertuak aurkeztu dituzte

2014-06-24

Donostiako Aste Nagusirako hilabete eta erdi gelditzen denean, kartela aurkeztu eta Sagueseko kontzertuen berri eman dute. Besteak beste, Ze Esatek, La Pegatina, We Are Standard, Urtz, Soziedad Alkoholika, Duncan Dhu eta Jah9 arituko dira. Horrekin batera, Su Artifizialen Lehiaketako, Euskal Jaietako eta Estropadetako kartelak ere aurkeztu dituzte.

EH Bilduk Donostiara aldaketa ekarri duela nabarmendu du Juan Karlos Izagirre alkateak

2014-06-23

Kurtso politikoaren amaierarekin, Juan Karlos Izagirre alkateak eta udal gobernuak balorazioa egin dute. Aldaketa izan da gehien nabarmendu duten hitza. Politika ekonomikoa aldatu eta herritarren parte hartzeari ateak zabaldu dizkiotela esan du Izagirrek. Baita Donostia bakegintzan erreferente bilakatu dela ere.

Edonork ikas dezake euskara

2014-06-13

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak xede berezietarako euskara ikastaroak bultzatu ditu. Hauetan aritu dira guraso, jubilatu, etorkin edota merkatari eta ostalariak. Hauetariko batzuekin egon gara.

Urumeako Ziklobiak bere bidea egin zuen

2014-06-03

Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, baina jende dezentek hartu zuen parte aurtengo Olatu Talkako azken ekimenean. Motorrik gabeko ibilgailuek hartu zituzten Donostia, Hernani eta Astigarragako errepideak.

Igandea motorrik gabeko ibilgailuen eguna izango da Donostian

2014-05-30

Ziklobiak emango dio amaiera igandean aurtengo Olatu Talkari. Aurtengoan berritasunekin dator ekimena. Aurreko bi edizioetako arrakasta ikusirik, egun oso bat eskainiko dio antolakuntzak jarduerari, eta ibilbidean zehar era guztietako ekimenak izango dira. Donostiaz gain, Astigarraga eta Hernanira ere iritsiko da aurten Ziklobia.

 
bannerra

bannerra