Skip to main content

donostia

Sagarrondotik | Donostian Juan Karlos Izagirrerekin

2014-03-17

Sagarrondotik saioaren laugarren atalean Donostiara joan gara, eta bertan Juan Karlos Izagirre alkatearekin egin dugu hitzordua. Donostiak txotx garaian dituen eskaintzak ezagutzeaz gain, Gipuzkoako hiriburuak sagardoarekin duen lotura historikoaz aritu gara.

Donostiarrak bosgarren edukiontzia erabiltzen hasiko dira

2014-03-17

Groseko bizilagunak edukiontzi organikoa erabiltzen hasiko dira gaur eta dagoeneko txartelak dauzkate etxean. Sistema berria Gros eta Amara auzoetan probatu eta egokitu ostean, hiriko beste auzo guztietan ezarriko dute. Prozesua lau fasetan egingo dute, eta guztira, 450 edukiontzi jarriko dituzte. Gainera, honen erabiltzaileek zabor tasetan deskontuak jasoko dituzte.

Donostian izango gara Juan Karlos Izagirre alkatearekin!

2014-03-14

Donostiara joango gara, Sagarrondotik saioaren denboraldiko laugarren atalean. Bertan Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen konpainia izango dugu. Bestalde, Donostiaren txotx eskaintza ezagutu eta hiriak sagardoarekin izan duen lotura historikoaz ariko gara!

Abian da "Auzo eta Herriak Donostia Indartzen" prozesu parte hartzailea

2014-03-07

Martxoaren 3an hasi eta 26an amaituko da. Tartean 15 bilera egingo dituzte. Udaleko ordezkarien esanetan, hiri hobea eraikitzeko euren "betebeharra da  herriarekin batera lan egitea". Prozesu honen azken emaitza herritarrek eta Donostiako Udalak auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da.

Bilduk eta EAJk urratsa egin dute Donostiako aurrekontuak onartzeko

2014-02-12

Ados jarri dira Bildu eta EAJ, Donostiako aurrekontuak onartzeko. Jeltzaleek aurkeztutako osoko zuzenketa bat onartu dute Udal Gobernuak eta EAJk berak, eta horrela urratsa egin dute 2014ko aurrekontuak onartzeko. Bi alderdiek nabarmendu dute arduraz jokatu dutela, Donostiak aurrekontuak izan ditzan. Azken denboraleak eragindako kalteek eragina izan dute akordioan. Horregatik, gastu arrunta murriztuko dute Izagirrek esan duenez, 1,8 milioi inguru inbertitzeko konponketetan. Ondo bidean, martxo hasierako udalbatzak onartuko dituzte kontuak.

Alderdi guztiek Donostiako Udalean euskaraz aritzearen aldeko konpromisoa hartu dute

2014-02-06

Alderdiek bat egin dute Donostiako Udalean "Udalean ere euskaraz" ekimenean. Bertako langileei zuzendutako ekimenak administrazion euskara erabiltzea du helburu. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Nerea Txapartegi euskara arduradunak azaldu dutenez, herritarren eskubidea da nahi duten hizkuntzan artatzea. Besteak beste, konpromiso honen adierazle, datorren otsailaren 21ean mosaiko erraldoi bat egingo dute.

 
bannerra

bannerra