Skip to main content

manifestazioa

Ikasleek deitutako grebak jarraipen handia izan du Hego Euskal Herrian

2014-03-27

Ikasle Abertzaleek egindako greba deialdiak jarraipen handia izan du Hego Euskal Herrian. Ikasgela asko hutsik geratu dira greba egunaren lehen orduetan, eta jende askok hartu du parte manifestazioetan. Hainbat herri eta hiritan izan dira mobilizazioak. Inposaketak salatu, eta hezkuntza sistema berri baten aldeko aldarrikapena egin dute. Deia ikasleek egin badute ere, sindikatuen eta guraso elkarteen babesa ere izan du gaurko grebak.

Bilboko manifestazioa historikoa izan da politikarientzat

2014-01-11

Alderdi ezberdinetako politikarien ustez, Bilboko manifestazioa egun historikoa izan da. EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna alderdietako ordezkarien hitzak jaso ditugu.

Milaka lagun batu ziren Maravillas gaztetxea defendatzeko manifestazioan

2018-08-27

Indarrez hustu zuten Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak Iruñeko Maravillas gaztetxea orain dela hamar egun. Istiluak izan ziren eta, inor atxilotu ez bazuten ere, zaurituak izan ziren eta 22 gazte identifikatu zituzten. Poliziaren errepresio bortitza salatu dute gaztetxeko kideek.

Hustearen ondoren, egunean bertan ireki zuten Nabarreriako gaztetxea berriz ere eta Nafarroako Gobernuak beste behin husteari uko egin zion, segurtasun arriskuak argudiatuta. Hortaz, epaileak auzia artxibatu zuen, baina helegitea jarri dio ebazpen horri Foru Gobernuak, auzi osoa artxibatzea justifikatuta ez dagoela esanez.

 

Animalien aurkako tratu txarrik gabeko sanferminen aldeko manifestazioa

2018-07-02

Animalien aurkako tratu txarrik gabeko sanferminak aldarrikatu zituzten larunbatean. Ehunka pertsona bildu ziren Iruñean Animalien Askatasuna Nafarroa plataformak deitutako manifestazioan. Plataformako kideek aldarrikatu zuten sufrimendutik gabeko jaiak posible direla eta animalien aurkako tratu txarrak iraganean uzteko garaia dela defendatu zuten.

 

Gainezka egin du elkartasunak Iruñeko kaleetan

2018-06-20

Manifestazio historikoa izan zen larunbatekoa Altsasukoen alde. 80.000 baino herritar gehiago bildu ziren Iruñean. Bestetik, ‘Kabi biluziak’ izeneko dokumentala egin dute Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal iruindarrek indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazioa bultzatzeko helburuarekin. Amaitzeko, Iruñeko Udalak AGAO elkartearekin elkarlanean ekitaldi berezia prestatu du Operaren Europako Egunarekin.

 

Elkartasunak gainezka egin du Altsasukoen aldeko manifestazioan

2018-06-18

Elkartasunak gainezka egin zuen larunbatean Altsasuko Gurasoek deitutako manifestazioan. Antolatzaileen arabera, 80.000 pertsonatik gora izan ziren Iruñeko kaleetan Altsasuko auzian ematen ari den injustizia salatzeko eta gazteak aska ditzaten eskatzeko. Iruñeko Udala, Foru Gobernua eta Nafarroako 50 eragile sozial, kultural, sindikal eta politikok babestu egin zuten mobilizazioa.

 

 
bannerra