Skip to main content

erraustegia

Markel Olano: "Ekonomikoki eta kudeaketa ikuspuntutik egoera beltza da Gipuzkoan une honetan"

2013-11-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea izan dugu. Errauste plantaren proiektua bertan behera geratu denean, jeltzaleek gogor kritikatu dute Bilduren gobernuaren erabakia. Prozesu oso baten amaiera, bertan behera utzi dutela salatu dute.

Esatea Libre | Beitalarrangoitia, erabakitze eskubidea eta erraustegia protagonistak

2016-06-08

Elkarrizketako protagonista Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrenda burua izan da. Horrez gain, mahai-inguruan Iñaki Petxarroman, Iraia Oiarzabal eta Xabier Barandiaranek erabakitze eskubideari eta erraustegiari buruz hitz egin dute.

Erraustegia eta erabakitze eskubidea aztergai

2016-06-08

Iñaki Petxarroman (Berriako zuzendariordea), Iraia Oiarzabal (Garako kazetaria) eta Xabier Barandiaranekin (Deustuko Unibertsitateko irakaslea) erabakitze eskubiaren eta erraustegiaren inguruan aritu gara solasean.

Erraustegiaren alde edo kontra, eta zergatik?

2016-06-02

Erraustegiari begira jarri gara. Zergatik daude batzuk alde? Zergatik besteak kontra? Batzuen eta besteen iritziak jaso ditugu mahai inguruan. Gurekin izan ditugu Josean Elgezabal, Xabi Jimenez, Karmelo Landa eta Iñaki Zarraoa.

Ainhoa Intxaurrandieta: "Egungo egoera, kudeaketa txarraren eta inprobisazioaren ondorio da"

2016-02-09

Gurean Gaur saioan, Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia elkarrizketatu dugu. Erraustegiaz eta egungo hondakinen bideragarritasunaz aritu gara hizketan.

Iaz baino %11,13 errefus gutxiago sortu dute aurten gipuzkoarrek

2014-05-22

Materia organikoari dagokionez, bikoiztu egin dira 2013ko datuak; 2013an, lehen lau hilabeteetan, 3.500 jaso zituzten eta aurten 7.800. Horrez gain, 2014an %35 errefusa gutxiago sortuko dutela aurreratu du Gipuzkoako aldundiak. Bide onetik doaz herritarrak aldundiaren esanetan, eta hala jarraituz gero, 2016an %60 birziklatzera helduko direla uste du.

 
bannerra

bannerra