Skip to main content

oiartzun

Lau pertsona atxilotu eta beste sei deklaratzera deitu ditu Guardia Zibilak Oiartzunen

2014-06-03

Espainiako Barne Ministerioak nabarmendu duenez, atxilotuek martxoaren 9an Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon presoak zirenak omendu zituzten Aritxulegiko basoan, haritz bana landatu eta bien izen-abizenak jarrita. ETAko kideak gurtzeko leku bat sortu izana egotzita atxilotu dituzte laurak, 06:45ean. Xabier Iragorri, Joakin Izagirre, Ramon Gaztelumendi eta Erramun Sagarzazu izan dira atxilotuak, eta beste sei lagun deklaratzera deitu dituzte.

Oiartzungo Udalak herritarren ongizateari ematen dio garrantzia

2019-01-22
Oiartzungo Udalean Gizarte-Ongizatea saila dute, beraien irizpide nagusia oiartzuarren ongizatea da. Bertan, herritar guztientzako bizi kalitate duina, bizitzeko merezi duten bizitzak bermatzea da helburua. Hori gauzatzeko prebentzioa da gizarte zerbitzuetatik lantzen den puntu garrantzitsuetako bat. Bestalde, udalak garrantzi handia ematen dio herritarrekin elkarlanean aritzeari, horretarako sare bat sortu dute herriko hainbat eragilerekin elkarlanean aritzeko eta herri kohesio bat sortzeko.
Gazte Akelarrea: gazte borroken topagune eta pizgarri

2018-03-30

Ernai eta Aitzina gazte erakundeek antolatuta, abian da Gazte Akelarrea igandera arte Oiartzunen. Gazte borroken inguruan hausnartu eta eztabaidatu nahi dute topaketan. Sorginkerian dugu independentzia leloa hautatu dute aurten, Ernairen eta Aitzinaren iritziz, eguneroko su txikiz pizten baita independentziarako bidea, sorginkeria, errebeldia eta konpromisoarekin. 

Gazte Akelarrean, sorginkeriaz mantenduko dute independentziarako su txikia

2018-03-29

Ernai eta Aitzina gazte erakundeek antolatuta, Gazte Akelarrea egingo dute ostiraletik igandera Oiartzunen. Gazte borroken inguruan hausnartu eta eztabaidatu nahi dute topaketan. Hainbat gazte batu dira jada aurtengo udaberriko ekinaldiaren prestaketa lanetarako Oiartzunen. Sorginkerian dugu independentzia leloa hautatu dute aurten, Ernairen eta Aitzinaren iritziz, eguneroko su txikiz pizten baita independentziarako bidea, sorginkeria, errebeldia eta konpromisoarekin.

"Paeta zaharrak erantzun", mahai joko bat baino gehiago.

2017-11-06

Oiartzun eta Oiartzueraren inguruko tribialaren aurkezpena.

Athletic, nagusi derbietan

2017-03-14

Asteburu oparoa zuri-gorrientzat. Izan ere, lehian zeuden bi derbiak irabazi dituzte bizkaitarrek. Larunbatean, emakumezkoen Liga, Joseba Agirrek zuzentzen duen taldeak huts eta bost gailendu zen Oiartzunen aurka. Ondorioz, Athletic-ek errendakadan bost garaipenen segida lortu du eta hirugarren postua begiz jota dauka. Oiartzunek, aldiz, hortzak estutu beharko ditu salbazioa lortzeko. Gizonezkoetan, bost hilabetetako bolada txarrari amaiera eman eta Valverderen mutilek Anoetan irabazi zuten. Informazioa eta analisia, Egoitz Askasibar eta Eñaut Barandiaranekin.

 
bannerra

bannerra