Skip to main content

oiartzun

Europara begirako derbia eta Osasuna lur jota

2017-03-07

Realak eta Athletic-ek Europan jokatzea ardatz izango duen derbia jokatuko dute datorren igandean Anoetan. Txuri-urdinek eta zuri-gorriek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten asteburuan. Osasunak, aldiz, kolpe gogorra jaso zuen Kanariar Uharteetan. Gorritxoek azken postuan jarraitzen dute eta zail izango dute Lehen Mailan jarraitzea. Emakumezkoen Ligan ez da jardunaldirik egon baina hurrengo astean Oiartzun eta Athletic-en arteko derbia izango dugu. Guzti honen inguruan aritu gara Asier Laraudogoitia eta Gontzal Astorkirekin batera.

Ernesto Valverdek merezitako omenaldia jaso du San Mamesen

2017-02-28

Gasteiztarra Athletic-en historian partida gehien zuzendu dituen entrenatzailea da eta klubak aitortza publikoa egin zion Granadaren aurka jokatu aurretik. Orokorrean asteburu oparoa izan da gizonezkoen Lehen Mailako euskal taldeentzat, Osasuna ez beste guztiek garaipena lortu dutelako. Horren inguruan aritu gara Aritza Eskandon eta Rayco Sanchezekin batera.

Zer gertatzen zaio Athletic-i San Mamesetik kanpo?

2017-02-21

Talde zuri-gorriak bost hilabete daramatza etxetik kanpo irabazi gabe eta Mestallan jasotako porrotak hautsak harrotu ditu. Lehoiak Adurizen hutsunearekin Europa Leagueko kanporaketa gainditu beharko dute Zipren. Gizonezkoen lehen mailan, gure taldeen artean soilik Alavesek lortu du garaipena. Emakumezkoetan, Oiartzunen salbazioa eskuratzeko aurrera pausu handia eman du. Guzti honen inguruan aritu gara Markel Etxebarria eta Ramon Basalduarekin batera.

Harrobia | Bi zati, bi aurpegi Athletic-entzat

2017-01-31
Urtzi Jauregibetia eta Eñaut Barandiarenekin asteburu honek euskal taldeentzat emandakoa aztertu dugu. Athletic-ek markagailua iraultzea lortu zuen Sporting-en aurka, Alavesek denboraldiko partidarik onena egin zuen etxean, Eibarrek beste hiru puntu lortu zuen Garitanoren itzulera egunean, Realak jipoia jaso zuen Bernabeun eta Osasunak berdinketarekin konformatu behar izan zuen.
Saioko protagonista nagusia Mikel Balenziaga izan zen, Zumarragako hegalekoari egindako elkarrizketarekin.
Emakumezkoen Ligari dagokionez, Oiartzunek balentria egin zuen Albacete mendean hartuta azken minutuan sartutako goli bati esker. Gari Argoteren neskak jaitsiera gunetik atera dira. Realak garaipena eskuratu zuen Tenerifen eta Kopako postuetara hurbildu da. Athleticek ere hiru puntuak lortu zituen Lezaman.
Bat-Batean | Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izan dugu gurean

2017-01-17

Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrarekin izan gara. Bertso eskolako irakaslea ere bada "Xamoa", eta berarekin aritu gara solasean. Horrez gain, urtarrilaren 8an Oiartzunen egindako euskal presoen aldeko bertso saioaren onena jaso dugu.

Harrobia | Oiartzunek garaipen historikoa lortu du

2017-01-16

Oiartzunek garaipen historikoa lortu du asteburu honetan. Gizonezkoen Ligan, Eibarrek azken lau partidetako bolada txarrari amaiera eman zion Xixon-en irabazita, Athletic-ek eta Osasunak puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten eta Alavesi berdinketa ihes egin zion. Hortaz gain, Kopa txapelketako final laurdenak aztertu ditugu Markel Etxebarria eta Gontzal Astorkirekin batera.

 
bannerra

bannerra