Skip to main content

oiartzun

Hamaikakoa | Realaren berdinketa eta Igor San Miguel

2016-01-18

Reala eta Deportivoren arteko berdinketa, Realeko nesken garaipena eta Oiartzunen porrota aztertu ditugu Joseba Urdangarin eta Asier Aiestaran kazetariekin. Bestalde, Igor San Miguel Realeko nesken entrenatzailea elkarrizketatu dugu.

Realak irabazi eta Oiartzunek galdu, oporren bueltan

2016-01-11

Realeko neskek azken unean gainditu zuten Transportes Alcaine Zaragozan (1-2) eta Oiartzunek Bartzelona bigarren sailkatuaren zelaian galdu zuten (2-0). Bi norgehiagoken analisia egin dugu Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.

Hamaikakoa | Lehen itzulia ondo bukatu dute

2016-01-11

Realak eta Eibarrek irabazi egin zuten Ligako lehen itzuliko azken neurketa. Txuri urdinek Valentzia hartu zuten mendean (2-0) eta armaginek Espanyol gainditu zuten (2-1). Emakumeen Lehen Mailan, Realak irabazi egin zuen eta Oiartzunek galdu. Lau taldeen neurketen eta egoeraren analisia egin dugu Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.

Hamaikakoa | Mutilek berdindu, neskek galdu

2015-12-14

Gipuzkoako Lehen Mailako gure taldeen errepasoa egin dugu. Mutiletan, Realak eta EIbarrek berdindu egin zuten. Nesketan, berriz, Realak eta Oiartzunek galdu. Ligako neurketak aztertu eta Kopari begira jarri gara. Gurekin izan dira futbol solasaldian, Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoi (kirol psikologoa).

Realak astindua jaso zuen nesken euskal derbian

2015-12-07

Athletic 5 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek amore eman zuten Lezaman zuri-gorrien aurka Emakumezkoen Ligako euskal derbian. Aldiz, Oiartzunek puntua zenbatu zuen Levanteren zelaian (1-1). Derbia aztertu dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

Oiartzuarrek herrira etorri berriak direnei harrera egin diete

2015-11-26

Ez da erraza izaten bizileku bat utzi eta herri berri batera joatea. Ingurua eta bertako pertsonak ezezagunak izatearen ondorioz, zailtasun ugariri aurre egin behar izaten diete iritsi berriek. Hori ekidin eta integrazioa errazteko asmoz, Oiartzungo Udalak Harrera Plana jarri du abian. Hala ere, lehen bilera irekian azpimarratu dute herritarrek garatuko dutela ekimena. Udaleko kideekin, herritarrekin eta proiektuan parte hartzen ari diren Polonia eta Ekuadortik iritsitako bi kiderekin egon gara.

 
bannerra

bannerra