Skip to main content

txapelketa

Arrietako Udalak bere hirugarren artzain txakurren lehiaketa antolatu du

2018-06-20

Nazioartera begira jarri da Arrietako artzain txakurren lehiaketa bere hirugarren edizioan. Izan ere, ekainaren 16 eta 17an ospatu den txapelketa hau Espainiako txapelketarako puntuagarria bilakatu dute aurtengoan, baite hortik Europa zein Mundu txapelketetara salto egiteko aukera eman ere. Oscar Murguia zen faborito eta asteburu oso arrakastatsua eduki du, podiumeko 6 postuetatik bost lortuz bere bost txakurrekin.

Maialen Lujanbio, "nekatuta eta pozik", txapela jaso berritan

2017-12-18

Euskal Herriak badu bertsolari txapeldun berria datozen lau urteetarako. Bigarren aldiz, Maialen Lujanbiok eskuratu du txapela, atzokoan Barakaldoko BEC erakustazokan jokatutako finalaren ondoren. Publikoarengana iristen asmatu zuen Lujanbiok, bertso gogoangarriak uzteaz gain, diskurtsiboki ere ekarpena eginda. Finalaren ondorengo balorazioan, lanean aritu izanak eragindako nekea eta lan horren emaitzak utzitako poza nabarmendu zituen.

BECeko txapelerako zortzi hautagai eta txapel jartzaile jakina: Sebastian Lizaso

2017-12-12

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio dira txapeldun hautagai nagusiak, baina datorren igandean BEC erakustazokan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, inoizko aukera irekienak daudela dioenik ere bada. Finaleko xehetasunen berri gaur eman du Bertsozale Elkarteak, eta, besteak beste, jakinarazi du Sebastian Lizasok jarriko diola txapela igandeko finalaren irabazleari. Bere bertsolari ibilbideaz batera, Joxe Lizaso aita zena ere omenduko dute.

BERTSO HOP: Txapelketa Nagusiaren bideak

2017-10-25

Finalerdiak ate joka ditugu eta bertara iristeko bide ezberdinak ezagutu ditugu, Eñaut Gantxegik bere road movie partikularra osatu du Bertso Txapelketa Nagusiaren baitan.

Harri Block: Euskal Herriko Boulder txapelketa eta festa!

2014-11-08

Azaroaren 8an da hitzordua. Bilboko Etxebarrieta plazan egingo da Harri Block Euskal Herriko Boulder txapelketa. Baina ez da lehiara mugatuko, festarako tartea ere egongo da. Etorri lehiaketa ikusi eta festaz gozatzera. Informazio gehiago: www.euskadikotxapelketa.nongrabity.com

Parte hartze handia izan da lehenengo Tortila Begano Txapelketan

2014-08-14

Uste baino parte hartze handiagoa izan du lehenego Tortila Begano Txapelketak. Lehenengo, parte hartzaileetako batek tortila beganoa nola egiten den erakutsi digu, edo saiatu da behintzat. Ondoren, txapelketan bertan izan gara.

 
bannerra

bannerra