Skip to main content

LAB

'Badugu aukera' kanpaina hasi du LABek, "sistema errotik aldatzeko"

2020-06-01
Nabarmendu du "normaltasun berria" langileen neurrira eraiki behar dela, "bizitzaren jasangarritasuna" erdigunean izango duen sistema, eta ez “heteropatriarkal eta kapitalista”. Trantsizio ekosozialista eta feminista izango du ardatz aurkeztu duten kanpainak.
LABek ez du parte hartuko Eusko Jaurlaritzak sortutako sindikatu, patronal eta eragile ekonomikoen mahaian

2020-05-25
Sindikatuak salatu du administrazioak erabakiak patronalari begira hartzen dituela eta aldebakartasunez, langileen beharrei begiratu gabe. Eztabaida errealak bultzatzeko guneak falta direla dio. Honen aurrean, berreraikuntza sozioekonomikorako plana aurkeztu du sindikatuak. Helburu nagusiak dira “enplegu suntsiketari, lan-baldintzen kaskartzeari eta krisialdiaren ondorio sozial larriei aurre egiteko lehentasunezko neurriak” adostea. Baita bizitza erdigunean jarriko duen “eredu ekofeminista” bateranzko trantsizioari ekitea ere.
LABek Arcelor Mittaleko aldi baterako lan erregulazio espedientea auzitegietan salatuko du

2020-05-22
Sindikatuak ohar batean zehaztu duenez, enpresak espediente berriaren negoziazio mahaiaren bilera berria deitu aurretik, eramango du auzitara, Lan Ministerioari oposizio txostena aurkeztu ondoren. LABek ez du erregulazio horren beharrik ikusten, "enpresak ez duelako egiaztatu covid19ak bertan izan duen eragina”. Ziurtatu du Euskal Herriko “lantoki eta langile guztiei” eragingo diela neurriak, nahiz eta duela gutxi enpresak jakinarazi ez zela hala izango. LABek gogorarazi duenez, “Arcelor Mittal Espainian hamaika urtez jarraian aldi baterako lan erregulazio espediente bat aplikatzen ari den enpresa bakarra da, “gaur egun indargabetuta dagoen legedi bati esker”.
Etxeko langileentzako hitzarmen kolektiboa eskatu du LAB sindikatuak

2020-05-18
LABek nabarmendu du osasun larrialdiak are gehiago "okertu" diteula lanik "prekarioenak", eta "gehienbat", emakumeek egiten dituztenak. Hala, LABek Ipar Hegoa ikasketa sindikalen fundazioarekin batera etxeko langileen egoeraren inguruko azterketa aurkeztu du. Ondorioztatu dute etxeko langileen %30 inguruk "ezkutuko ekonomian" lan egiten duela eta beraien zaurgarritasun egoera are gehiago handitzen duela horrek.
Eusko Jaurlaritzako langile publikoak lanera itzuli dira

2020-05-11
Itzuleraren egoera salatzeko, protesta burutu dute sindikatuek. LAB, ELA, UGT eta CCOO egoitzaren aurrean bildu dira 'Eusko Jaurlaritza: hau ez da prebentzioa' lelopean.
LABek nabarmendu du pertsonak "babestea" izan behar dela "lehentasuna" fiskalitate arloan ere

2020-05-11
Sindikatuak egin duen ikerketan jasotakoaren ondorioz, sindikatuak salatu du lan-errenten ekarpen fiskal “handia”, ez datorrela bat enpresa-etekin, kapital-errenta eta aberastasunaren zergetan egin diren fiskalitate murrizketekin. Horrela, erreforma errenta zerga berritzea eta aberastasunaren zerga sortzea proposatuko die Nafarroako Gobernuari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei, "ekonomia eta jendartea berreraikitzeko oinarri sendoak ezartzeko".
 
bannerra

bannerra