Skip to main content

LAB

Igor Arroyo (LAB): “Ez dugu normaltasunera itzuli nahi, norma borrokatu nahi dugu”

2020-04-30
Pandemiak erabat baldintzatu du Maiatzaren Lehena. Izan ere, garai zailak dira langile askorentzat. Batzuk kaleratuak izan dira, beste batzuk eskubide murrizketak pairatu dituzte, askok ziurgabetasunez begiratzen diote etorkizunari. Salbuespen egoera honetan hamaika egoera latz bistaratu dira gizartean eta horietaz mintzatu da Igor Arroyo, LABeko Idazkari Nagusi ondokoa. Esan duenez, "kapitalaren eta bizitzaren zitzaren arteko borroka da" aste hauetan ikusi duguna, eta ziurtatu du "bizitzaren alde" lan egiteko gogo handia dutela herritarrek.
Imanol Karrera: "Sistema gaixo honek bizitzak arriskuan jartzen ditu"

2020-04-30
Maiatzaren 1eko bezperan, LABeko Imanol Karrera elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Ezohiko egoera honetan, mobilizazioek izaera berri bat hartuko dute eta aurrera begira, sindikalgintzak lantokietan enpleguak defendatu, bizitzak erdigunean jarri eta lanpostuak babestu zein duintzeko "ariketa kolektibo bat" eskatu ditu.
Imanol Karrera: "Une berezi honetan, langileek sindikatuen bateratasun minimo bat eskatzen zuten"

2020-04-30
[AURRERAPENA] Elkarrizketaren tartean, LAB sindikatuko Imanol Karrera izan dugu gurekin. Honatx, maiatzaren 1eko ekimenei begirako lehen hausnarketa: "Une berezi honetan, langileek sindikatuen bateratasun minimo bat eskatzen zuten" #Maiatzak1 20:00etan 22:30ean elkarrizketa osorik Hamaika Telebistan
LABek “porrot izugarritzat” jo du jarduera ekonomikoa berriro abian jartzeko Lakuak onartutako gida

2020-04-27
Produkzioa berriro martxan jarri izana eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, gobernuak lanerako sortu duen gida goraipatu izana kritikatu du LAB sindikatuak. Jaurlaritzak industria arloan koronabirusaren aurrean hartutako neurriei buruzko agerraldia egin du Eulate Zilonizaurrekoetxea, LABeko Industria Federazioko idazkariak.
Volkswagen Nafarroak ERTE berri bat aurkeztuko du antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik

2020-04-24
Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak eta UGT, CCOO, ELA eta CCP sindikatuek enplegua aldi baterako erregulatzeko beste espediente bat aurkezteko akordioa onartu dute. LABek eta CGTk ez dute akordioa sinatu, enpresako zuzendaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.
Josean Catalan (LAB Correos): "Neurriak eta protokoloak berandu heldu dira"

2020-04-24
Correoseko langileak etxez etxe lanean jarraitzen dute konfinamendu garaian, horrek dakarren arriskuarekin. Beraien egoera azaldu digu Josean Catalan Correoseko LAB sindikutuko delegatuak.
 
bannerra

bannerra