Skip to main content

LAB

Galiza, Katalunia eta Euskal Herriko sindikatu abertzaleek agiri bateratua argitaratu dute

2020-04-07
Galiza, Katalunia eta Euskal Herriko sindikatu abertzaleek agiri bateratua argitaratu dute hiru herrien erabakitze eskubidea defendatzeko. CSC, CIG, ELA eta LABek aditzera eman dutenez, emergentzia sanitario honetan agerikoagoa da herrialdeen burujabetza gabezia eta gehiengo soziala babesteko beharrezkoa dela aldarrikatu dute.
Lakua eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa jarri dute ELA eta LAB sindikatuek

2020-04-06
ELA eta LAB sindikatuek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurka, milaka langileren bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik. Bestalde, Michelin multinazionalak bere jarduerari ekingo dio pixkanaka Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegietan hilaren 14tik aurrera. Sidenorrek ere hilaren 14an zabalduko ditu bere Basauriko, Gasteizko eta Azkoitiko fabrikak. Aldiz, Volkswagenek, apirilaren 20an.
LABek salatu du Eusko Jaurlaritzak langileen bizitzak "arriskuan" jarri dituela "Confebasken aginduetara"

2020-04-02
Oinarrizko zerbitzuetan ari direnen segurtasuna eta osasuna babestea exigitu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Osasun eta zaintza zerbitzuetan ari diren langileen baliabide falta salatu du sindikatuak, bereziki, garbitzaileena.
LABek salatu du ehunka langilek "itxita eta garbi" dauden ikastetxeak garbitzen jarraitzen dutela

2020-04-01
LAB sindikatuak salatu du konfinamendu erabatekoa ezarria den aste honetan ere ehunka garbitzailek jarraitzen dutela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden ikastetxeak garbitzera joaten, Hezkuntza Sailak hala aginduta. Sindikatuak zehaztu du ISS, Zaintzen, Garbialdi eta OHL direla zerbitzua eskaintzen jarraitzen duten enpresak.
Hego Euskal Herriko langileak lan zentroetan mobilizatzera deitu ditu gehiengo sindikalak

2020-03-26
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek langileen haserrea erakutsi nahi dute bihar. Horrez gain, Koronabirusak eragindako krisia dela-eta langileek pairatzen ari diren egoera "kezkagarria" nabarmendu dute.
LABek salatu du langileen lan osasuna eta segurtasuna egoera larrian daudela

2020-03-23
Konfinamendua ezarri zenetik astebete igaro dela azaldu du Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko Idazkariak, eta bizitzari bai, baina lanari konfinamendurik ezarri ez zaiola salatu du. Oinarrizkoak ez diren lanen geratzea eskatu du, eta horrekin batera, oinarrizko lanetan diharduten langileen segurtasuna babestea.
 
bannerra

bannerra