Skip to main content

lagunak

Urtzi Errazkin: "Eragile politiko, sindikal eta sozialen artean, ia erabateko adostasuna dago urruntzearekin amaitzeko"

2019-02-12
Elkarrizketaren tartean, Etxerat Elkarteko Urtzi Errazkin Hamaika Telebistako estudioetan egon da. Iragan den asteburuan eragile politiko, sindikal eta sozialekin egindako jardunaldia positiboki baloratzeaz gain, Espainiako gobernuari hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia luzatu dio, urruntzearekin berandu baino bukatzeko. Horrekin batera, frantziar Estatuari dagokionean, Jakes Esnalen kasuan ministerio fiskalak izandako jarrera salatu eta 30 urteko kondenak bete dituzten presoak ez askatzea hauek heriotzara kondenatzea dela nabarmendu du.
MusikaZuzenean #58: Joseba Irazoki eta Lagunak + Haxotz

2019-01-31
Aste honetako MUSIKAZUZENEAN TB saioko lehen protagonistak Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira! Dabadaba aretoan eskaini zuten emanaldian batu ginen laukoarekin disko berria besapean zutela. Bigarren erreportajean, berriz, Haxotz talde bilbotarra ezagutuko dugu. Hamar urteko musika bidea egin berri dute eta "H" izeneko disko ederraz ospatu.