Skip to main content

ELA

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazio gehiago iragarri dituzte sindikatuek

2014-06-23

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazioekin hasiko zirela iragarri zuten ekainaren 4ean honako sindikatuek: SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK. Hori horrela, ostegun honetan kalera ateratzeko deia luzatu dute. Osakidetzako zuzendaritzari berriro mahai sektorialean eztabaidatzeko eskatu diote eta urri amaierarako erantzunik ez badute, mobilizazio gehiago izango direla ohartarazi dute.

Lan gatazkak demokraziaren adierazgarri direla adierazi du ELAk

2014-03-10

Langabeziaren 2013ko datuen azterketa egin du gaur ELA sindikatuak. Egoera hoberantz doala esaten dutenekin bat ez datorrela esan du Adolfo "Txiki" Muñozek, sortzen ari den enplegua prekarioa dela azpimarratuz. Are gehiago, Mariano Rajoiren Gobernua murrizketak egiteko neurri gehiago prestatzen ari dela salatu du.

ELAk COVID19aren krisitik ateratzeko dituen proposamenak aurkeztu ditu “Benetako irteera” izeneko dokumentuaren bitartez

2020-05-18
ELA Sindikatuak COVID19aren krisitik ateratzeko dituen proposamenak aurkeztu ditu “Benetako irteera” izeneko dokumentuaren bitartez. Argitu dutenez, hiru krisiri egin beharko zaie aurre pandemia dela eta: Osasun krisia, krisi soziala eta baita ekonomikoa ere. Zentzu horretan, hainbat neurri planteatu dituzte, diru-sarrera eta gastu publikoari eta herritarren ongizateari dagokionez, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzako langile publikoak lanera itzuli dira

2020-05-11
Itzuleraren egoera salatzeko, protesta burutu dute sindikatuek. LAB, ELA, UGT eta CCOO egoitzaren aurrean bildu dira 'Eusko Jaurlaritza: hau ez da prebentzioa' lelopean.
AURRERAPENA / Peio Igeregi (ELA): "Osasuna lehentasun gisa hartuta, mobilizatzen jarraituko dugu"

2020-05-04
Aurtengoan, maiatzaren 1a oso egun berezia "eta emozionala" izan dela aitortu du ELA sindikatuko Peio Igeregik Hamaika Telebistan. Elkarrizketaren tartean, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorio sozial eta laboralak aztertu ditugu Igeregirekin batera eta aurrera begira, "zaintzaren" garrantzia destakatu du.
Peio Igeregi (ELA): "Guk ez dugu iragana berreraiki nahi; osasuna lehentasun gisa hartuta, mobilizatzen jarraituko dugu"

2020-05-04
Aurtengoan, maiatzaren 1a oso egun "berezia" eta "emozionala" izan dela aitortu du ELA sindikatuko Peio Igeregik Hamaika Telebistan. Elkarrizketaren tartean, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorio sozial eta laboralak aztertu ditugu Igeregirekin batera eta aurrera begira, zaintzarek sektoreak izango duen garrantzia nabarmendu du.
 
bannerra