Skip to main content

ELA

Volkswagen Nafarroak ERTE berri bat aurkeztuko du antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik

2020-04-24
Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak eta UGT, CCOO, ELA eta CCP sindikatuek enplegua aldi baterako erregulatzeko beste espediente bat aurkezteko akordioa onartu dute. LABek eta CGTk ez dute akordioa sinatu, enpresako zuzendaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.
Galiza, Katalunia eta Euskal Herriko sindikatu abertzaleek agiri bateratua argitaratu dute

2020-04-07
Galiza, Katalunia eta Euskal Herriko sindikatu abertzaleek agiri bateratua argitaratu dute hiru herrien erabakitze eskubidea defendatzeko. CSC, CIG, ELA eta LABek aditzera eman dutenez, emergentzia sanitario honetan agerikoagoa da herrialdeen burujabetza gabezia eta gehiengo soziala babesteko beharrezkoa dela aldarrikatu dute.
Lakua eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa jarri dute ELA eta LAB sindikatuek

2020-04-06
ELA eta LAB sindikatuek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurka, milaka langileren bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik. Bestalde, Michelin multinazionalak bere jarduerari ekingo dio pixkanaka Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegietan hilaren 14tik aurrera. Sidenorrek ere hilaren 14an zabalduko ditu bere Basauriko, Gasteizko eta Azkoitiko fabrikak. Aldiz, Volkswagenek, apirilaren 20an.
Imanol Paskual (ELA): "Ez dugu ulertzen Txibitek foralismoa patronalari mesede egiteko erabiltzea"

2020-04-03
ELA sindikatuaren Nafarroako bozeramaileak Gobernuak hartutako erabakiak aztertu ditu.
Mitxel Lakuntza (ELA): "Osasunaren alde egitea, ekonomiaren alde egitea da"

2020-04-01
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteak gizartea, osasuna eta ekonomiarekin lotutako krisiak eragin ditu. Egoera honek sortutako ondorioen inguruan, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzarekin hitz egin dugu. Elkarrizketa osoa bertan ikusgai.
Hego Euskal Herriko langileak lan zentroetan mobilizatzera deitu ditu gehiengo sindikalak

2020-03-26
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek langileen haserrea erakutsi nahi dute bihar. Horrez gain, Koronabirusak eragindako krisia dela-eta langileek pairatzen ari diren egoera "kezkagarria" nabarmendu dute.
 
bannerra