Skip to main content

ELA

Segregazioarekin amaitzeko neurriak har ditzala eskatu diote Jaurlaritzari

2019-05-21
EAEko eskola publikoetan segregazioarekin amaitzeko neurriak har ditzala eskatu diote Jaurlaritzari sindikatu eta guraso elkarteek. Agerraldi bateratua eskaini dute Donostian, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek, Ehige eta aikaera guraso elkarteek eta Heize Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioak.
Sindikatuak mobilizazioei ekiteko prest, Adegik jarrera aldatu ezean

2019-05-13
ADEGI Gipuzkoako papergintzako hitzarmenaren negoziaketa blokeatzen ari dela salatu dute LAB, ELA eta CCOO sindiaktuek. Elkarretaratzea egin dute gaur Donostian, Gipuzkoako Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren atarian. Sindikatuen esanetan, orain arte patronalaren aldetik jaso duten bakarra ahoz egindako proposamen bat izan da. Edukietan sartu agabe, enprsariek egindako eskaintza oso murritza dela salatu dute, eta ez diela, inondik ere, langileen eskakizunei erantzuten.
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean

2019-05-10
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean, lan hitzarmen duin bat eskatzeko. Lanuzteak maiatzaren 23an, ekainaren 6an eta 7an, eta ekainaren 20 eta 21ean egingo dituzte. 49.000 beharginei eragiten die greba deialdiak.
Sindikatuek "joko zikinean" aritzea leporatu diote patronalari

2019-05-09
ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian Kristau Eskoletako eta IZEA taldeko ikastetxeetako langileek. Azken bi ikasturteetan egin duten 26.a eguna eta ikasturte honetan 24.a da gaurkoa. Aitor Nuñez LAB sindikatuko kideak salatu du 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
Zaharren egoitzetako langileek 56 egun daramatzate greban akordiorik gabe

2019-05-06
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek 56 egun daramatzate greban, eta gaur mobilizazioa egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren (egoitzaren) atarian. Mitxel Lakuntza ELAko koordinatzaile nagusiak adierazi du aldundia gezurretan ari dela eta jarrera “hipokrita” mantentzen ari dela. ELAko koordinatzaile nagusiak larritzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera. Akordiorik ez dela lortu esanaz, ELA eta patronalaren arteko akordioa faltsutu izana leporatu dio Lakuntzak aldundiari. Horrela, Lakuntzak salatu du aldundiak gatazka luzatzearen ardura sindikatuaren eta patronalaren gain utzi nahi duela, bere erantzukizunari aurre egin beharrean. Bestalde, ELAko ordezkariek egoera bideratzeko bilera egin nahi izan dute Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin, baina Lakuntzak salatu du honek uko egin diola biltzeari. Lakuntzak azpimarratu du grebari eustea beste aukerarik ez dutela. Mitxelek gogora ekarri ditu greban dauden komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileak eta baita Tabakalerako UBIk liburutegiko langileak ere. Era berean, azpimarratu du zaharren egoitzetako greba greba feminista dela eta aldarrikapen feministak ez direla martxoaren 8ra mugatu behar.
Prekarietatearen aurkako aldarria nagusi Maiatzaren 1eko mobilizazioetan

2019-05-01
Milaka lagunek egin zuten bat Maiatzaren 1ean Euskal Herrian egindako mobilizazioekin. Iruñean egin zuen manifestazio nagusia LAB sindikatuak, eta Bilbon berriz ELAk. Baionan mobilizazio bateratua egin zuten CGT eta LAB sindikatuek. CCOO eta UGTk berriz Hego Euskal herriko lau hiriburuetan egin zituzten mobilizazioak.
 
bannerra

bannerra