Skip to main content

ELA

DIAko langileek greba mugagabeari ekin diote

2019-03-12
DIAko langileek greba mugagabeari ekin diote. Orain arte lan uzte batzuk egin dituzte, baina ikusita egoerak ez duela hobera egiten greba mugagabeari ekin diote. Ez dute erantzunik jaso enpresaren aldetik eta Madrildik dokumentazio ofizialik ere ez. 2.100 kaleratze iragarri ditu enpresak Estatu maian eta LAB eta ELAk ulergaitzat jo dute CCOO eta UGT sindikatuek borroka honekin bat egin ez izana. Mobilizazioak egingo dituzte datozen egunetan eta greba mugagabearekin jarraituko dute ofizialki dokumentazioa jaso eta balorazio berri bat egin arte.
DIA supermerkatuetako langileek greba mugagabeari ekin diote Bizkaian eta Gipuzkoan

2019-03-11
Manifestazioa egin dute Bilbon supermerkatu kateak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientea gaitzesteko. Estatuan, guztira, 2.100 langile kaleratu nahi dituzte, horietatik 81, Hego Euskal Herrian. Hiru lanuzte egin dituzte orain arte, baina enpresak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientearen harira akordiorik lortu ez dutela ikusita, greba mugagabea abiatu dute gaur. Supermerkatuen administrazio-kontseiluak 300 milioi eurotik gorako galerak iragarri ditu. Gainera, Dia supermerkatuak salaketa bat jarri dute Fiskaltzaren aurrean, kontuetan irregulartasunak antzeman ostean. Langileek informazio falta salatu dute. Enpresak ez ditu negoziazio mahaietara deitu eta ez dakite beren lanpostuekin zer gertatuko den.
Hirugarren greba eguna DIA supermerkatuetan

2019-03-05
Hirugarren greba eguna izan dute astearte honetan DIAko langileek. Donostiako Amara auzoko DIA supermerkatu baten atarian ELA eta Lab sindikatuek deitutako elkarretaratzean salatu dutenez, 2.100 lagun kaleratu nahi ditu enpresak estatu mailan. Langileek salatu dute enpresak sortutako zulo ekonomikoa langileek ordain dezaten nahi duela zuzendaritzak. Dena den, kaleratze horiekin ez litzateke enpresaren egoera ekonomikoan aldaketa nabarmenik eragingo, elkarretaratzean salatu dutenez.
ELAk bat egiten du M8ko greba feministarekin

2019-02-25
ELAk irudikatu nahi izan du M8ko greba feministarekin bat egiten duela martxan dauden greba eta borrokekin. Alde batetik, komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileen soldata arrakalaren aurkako greba dago, beste alde batetik, Gipuzkoako erresidentzietako emakume langileen zaintza lanen duintzearen alde eta soldata arrakalaren aurkako greba dago eta Bizkaian etxez etxeko emakumeen borroka dago. Borroka guzti hauetan emakumea da protagonista, aldarrikapen feministak dituzten gatazkak dira eta gatazka guzti hauen arduraduna Administrazioa dela adierazi dute. Beraz, eskatzen dutena da Gipuzkoako diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari konponbidea bilatu diezaieten arazo hauei. Bestela, M8ko atxikimendua hipokresia hutsa dela diote Administrazioaren esku baitago konponbidea.
Elikagai industriako hitzarmenaren negoziaketa blokeatu du patronalak

2019-02-20
Adegik Elikagai industria eta mekataritzako Gipuzkoako Hitzarmenaren negoziaketak blokeatu egin dituelak salatu dute gaur sindikatuek. Adegiren Donostiako egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean salatu dutenez, bi urte baino gehiago igaro dira dagoeneko hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik. Iazko apirilean ekin zieten negoziaketei, baina ELA, LAB, CCOO eta UGTk salatu dutenez, Abenduaren 19an egindako bileran negoziaketa erabat blokeatu zuen Patronalak. Langileek salatu dute euren aldarrikapenei betoak jartzen jardun duela patronalak orain arte. Salatu dute soldata igoerei buruz hitz egiten hasi nahi izan duela patronalak negoziaketa, langileek gainontzeko eskakizunak baztertu ditzaten, baina ez dutela horretarako asmorik adierazi dute. Protesta gehiago ere egingo dituzte langileek. Datorren asteazkenean Uvesco enpresaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, eta egoera bideratu ezean Gipuzkoako hainbat saltokiren atarietan egingo dituzte elkarretaratzeak Martxoaren 13an.
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute sindikatuek

2019-02-18
Menpekotasun egoeran gero eta jende gehiago dagoela adierazi dute eta zerbitzua ezinbestekoa dela. Sorospen arloari dagokionez, handitzen doan kolektiboa dela adierazi dute eta babes maila gutxitzen ari dela. 5 urte daramatzate soldatak izoztuta eta lan eskubideen galerarekin eta urtebete baino gehiago greba eta mobilizazioekin. Negoziazio mahaietan malgutasuna gelditzea eskatzen dute eta laneko bajak onartzea eta baita istripuen %100a lan istripu bezala aitortzea ere. ELA, LAB, UGT ETA USO sindikatuek greba egun gehiago deitu dituzte prentsaurrekoan
 
bannerra

bannerra