Skip to main content

ELA

ELAren esanetan, EAEko 2019ko aurrekontuak "PPren aurrekontuak dira"

2018-11-13
ELAren ustez onartezinak dira Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuak. Rajoy-ren gobernuarekin adostutakoaren arabera egindakoak direla ziurtatu du sindikatuak eta gastu araua errespetatzeko murrizketa politiketan sakontzen dela salatu ere. Horren aurka, gastu araua haustea eta zerga erreforma aurrerakoia exijitu dituzte eta indar progresistei jarrera irmoa eskatu diete proiektuaren aurka.
ELAk eredu energetikoa errotik aldatzea eskatu du

2018-11-05
ELA Sindikatuak energia ereduaren goitik beherako aldaketa beharrezkoa dela aldarrikatu du. Argindarraren fakturaren etengabeko igoeraren oinarrian merkatuaren liberalizazioa dagoela salatu du sindikatua. Gainera, enpresariek aitzaki erabiltzen duten zerga altuen diskurtsoa gezurtatu dute, izan ere, Espainiako faktura garestienetakoa da Europan, zergen ehunekoa Europako bataz bestekoaren oso azpitik dagoen bitartean.
Greban segitzen dute Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek

2018-10-26
ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratze bana egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, Gipuzkoako zahar etxeetako eta adinekoen egoitzetako langileen lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Zehazki, patronalei eta aldundiari eskatu diete soldata arrakala amaitzeko eta ratio hobeak bermatzeko. Akordiorik lortu ezean, azaroaren 26tik 30era eta abenduaren 24tik 31ra lanuztearekin jarraitzeko asmoa du ELA sindikatuak. LABekoak auto bidezko karabanak egiten ari dira, eskualdez eskualde eta ostiral honetako grebaz gain, ez dute baztertzen gehiago egitea.
EGUNEKOA: gizarte, politika, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-10-01
ELA sindikatuak Nafarroako Hezkuntza Itunaren harira egindako salaketa eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak urriaren 27rako Donostian egindako manifestazio deialdia jaso ditugu gizarte gaietan. Arlo politikoan, Kataluniako aktualitateari erreparatu diogu. Kultura zita gisara, Musika Bizian jaialdiaren ingurukoak bildu ditugu, eta kiroletan, Athleticek Peru Nolaskoaini kontratua luzatu eta egokitu izana.
Sindikatuek Itunpeko Hezkuntzan deitutako grebei jarraikortasuna emango diete

2018-09-21
Itunpeko Hezkuntzak ekainean deitutako grebei eutsiko dietela iragarri dute. Kritsau Eskola eta IZEA-ren immobilismoa salatu dute ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek eta, beraz, mobilizazio eta grebekin aurrera jarraitzeko beharrean daudela adierazi dute. Urriaren 9 eta 10an eta azaroaren 27, 28, 29 eta 30an greba egiteko deia luzatu dute sindikatuek emandako agerraldi bateratuan. 10.000 langile eta 100.000 ikasle baino gehiagori eragingo diete greba egunek.
Lan baldintza desegokiak eta prebentziorik eza, lan istripuen abuztu beltzaren eragile

2018-09-05
Abuztua hilabete beltza izan da lan istripuek eragindako heriotzei dagokienez, hamar izan dira guztira. Duela astebete, Gasteizen hil ziren beste bi langile. Datuen atzean dagoen errealitateaz sindikatuetako ordezkarien iritzia jaso nahi izan dugu Hamaika Telebistan. ELA sindikatuko Peio Igeregiren hitzetan, lan baldintza desegokiei eta segurtasun murritzei erreparatu behar zaie. LABeko Ibon Zubielak, berriz, enpresek ezarri beharreko prebentzio neurrien gabezia salatu du.
 
bannerra

bannerra