Skip to main content

ELA

Sindikatuen arabera, lan baldintzen prekarizazioa da istripuen oinarri nagusia

2018-09-05
43 pertsona hil dira aurten, udan 15, lan istripuen ondorioz. Egoera lazgarri honen aurrean, Hamaika Telebistan sindikatu nagusien iritzia jaso nahi izan dugu. Beharginen baldintzen "prekarizazioa" giltzarritzat jo dute.
Arau demokratikoak ez errespetatzea leporatu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari

2018-09-04
Eusko Jaurlaritzaren elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko proposamena kritikatu du ELA sindikatuak. Jeltzaleei sindikalismo aldarrikatzaile eta abertzalea deuseztea leporatu die Adolfo Muñoz idazkari nagusiak. Eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri iraultza kontserbadorearen buru izatea egotzi dio.
Desadostasunak Volkswagenen aldi baterako lan erregulazioan

2018-08-29

Volkswagenen zuzendaritzak onartu egin ditu CCOO eta UGT sindikatuek eskatutako zenbait baldintza. LAB eta ELAk, ordea, enpresak planteatutako neurria onartezina dela salatu dute. CCOO eta UGTk dute gehiengo sindikala Landabengo fabrikan; hortaz, aurreikuspenak betetzen badira, gaur bertan itxiko da akordioa.

 

Volkswagenen erregulazio espedientea salatu du LABek

2018-08-28

Nafarroako Volkswagenek planteatutako aldi baterako erregulazio espedientea salatu du LAB sindikatuak, enpresak hartutako neurria onartezina dela argudiatuta. Enpresak orain dela urtebete bazuela arazoaren berri adierazi dute sindikatutik eta, hortaz, horri aurre egiteko denbora eduki izana kritikatu dute. Era berean, ELA sindikatuak Volkswagen-en hartutako neurriak justifikaziorik ez duela kritikatu du.

 

2018ko lehen sei hilabeteetan lortutako hitzarmen kolektiboekin oso pozik agertu da ELA

2018-07-19

ELA Sindikatuak oso positibotzat jo ditu 2018ko lehen seihilabeteko negoziazio kolektiboetan lortutako emaitzak. Ehundik gora hitzarmen sinatu dituzte, horietatik 8 sektorekoak eta, adierazi dutenez, euren hitzarmenetan besteek sinatu dituztenetan ez dauden neurriak lortu dituzte. Antolatutako grebek %81 egin dute gora eta udazkenerako ere kopurua handituko dela uste du sindikatuak.

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da

2018-07-10

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da. Bilboko Ingeniaritzan Eskolako larrialdietarako irteera baten eskaileretatik erori eta koman geratu zen emakumea. Hilabete eta erdi geroago, joan den ostiralean, hil zen. LAB, Steilas, CC.OO., UGT eta ELA sindikatuek paroak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Leioan, Gasteizen eta Donostian. Bilboko kontzentrazioan EHUk neurriak hartu ez izana salatu du Gabi Elkoroaristizabal LAB-eko ordazkariak.

 
bannerra

bannerra