Skip to main content

ELA

38 egun ondoren Azkuna zentroko mediatekako langileen greba bertan behera geratu da

2018-07-09

 

38 egun ondoren Azkuna zentroko mediatekako langileen  greba bertan behera geratu da, empresa eta langileek akordio batera heldu direlako, bilboko udalak eta Azkuna Zentroko zuzendaritzak egindako bitartekaritza-lanari esker.

Uztailaren 6an goizean goiz Odei S.A,  Scanbit S. L empresen eta langileen artean sinatu zuten akordioa, Akordioa honio esker Mediatekako langileek Bizkaiko Ekintza Sozialeko Lan Hitzarmenean jasotzen diren baldintzatan egingo dute lan.

Tubos Reunidoseko zuzendaritza kargutik kentzeko eskatu dute langileek

2018-06-27

Hainbat eskaera egin dituzte: taldeari bideragarritasuna emango dieten neurriei heltzea, besteak beste, enpresaren arazoa ez omen direlako langileen baldintzak, enpresak pilatutako zorra, baizik.

Salatu dutenez, langileei ezarri nahi dieten planak ez dakar berrikuntzarik, lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago eta horri berrekitea nahi dute.

Akziodunek edozein neurri antisocial hartuz gero, berriz, langileek erantzun egingo dutela nabarmendu dute, eta zuzendaritza talde osoa kargutik kentzeko eskaria ere egin dute.

EGUNEKOA: ekainaren 26ko albiste nagusiak

2018-06-26

Fernando Grande Marlaskari hainbat torturatuk eragindako mina aitortzeko egindako eskaera da gaurko albiste politikoetako bat. Horrez gain, arreta eskaini diegu E28 koordinadorak ostegunerako egindako deialdiari eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren pobreziaren aurkako Herri Ekimen Legegileari ere.

Pobreziaren aurkako Herri Ekimen Legegilea babestu dute ELAk eta LABek

2018-06-26

Garbiñe Aranburuk gogoratu du Herri Ekimen Legegilearen helburua herritar guztiei gutxieneko diru sarrerak eta bizi baldintza bermatzea dela, oinarrizko eskubideen izenean. Izan ere LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, herritarren eskubideak bermatzen ez dituen herri batek ezin du duina izan.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, EAJk eta PSEk aurkeztu berri duten lege proposamenari buruz hitz egin dute, ELAko idazkari nagusiak murrizketei eustea salatu du eta horri aurre egiteko partaidetza ezinbestekoa dela nabarmendu du. 

Hala, herritarrei deia egin diete  Herri Ekimen Legegilearen alde sinadura ematera, eta sinadurak biltzen aritu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Nafarroako Gobernuaren jarrera ere salatu dute Iruñean, Herri Ekimen Legegilearen tramitazio bera ukatu baitu. Zehazki, Nafarroako Parlamentuko mahaiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartari jakinarazi dio erabaki duela ez dituela onartuko tramitera Bermaturiko Errenta hobetzeko aurkeztu den Herri Ekimen Legegilea, ez eta alokairu sozialeko etxebizitza eskuratzeko eskubidea. LABeko ordezkari Imanol Karrerak gogor egin du horren aurka.

ELA eta LABek euskararen lege berri baterako proposamena aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan

2018-06-13

ELA eta LAB sindikatuek euskararen lege berri baterako proposamena aurkeztu dute gaurkoan Nafarroako Parlamentuan. Egun indarrean dagoen legeak ezartzen duen zonifikazioa gaitzetsi dute, herritarrak diskriminatzeagatik, eta lege berriak nafar guztien eskubide berdintasuna bermatzeko beharra nabarmendu dute.

 

Urkulluk Darpon kargugabetzea nahi du ELAk

2018-06-12

Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak salatu du eurek aspaldi ohartarazi zutela sailburua, esan zioten Osakidetzako zerbitzuburuek lobby bat osatu dutela, baina Darponek beste aldera begiratu omen zuen. Horregatik iruditzen zaio ELA sindikatuari Osasun sailak nahi dutena egiten uzten diela Osakidetzakoei. Igeregiren esanetan, Iñaki Azkuna zena Osasun sailburu zen garaietatik salatu du ELAk zerbitzuburuen ustelkeria.

Horrez gainera, Osakidetzako lan baldintzak ere salatu dituzte. Esther Saavedra sindikatuko Osakidetzako arduradunak gogora ekarri ditu azken aldian agertu dituzten hainbat kexa: Gaixo egoteagatik langileak zigortzen direla easn du. Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala %25ekoa dela. Eta lan kargak etengabe handitzen diren bitartean, zerbitzuak pribatizatzen dituztela. Horri buelta emateko eskatu dio ELAk Osakidetzari. Murrizketen aurreko egoerara itzuli behar dela uste du sindikatuak. Hain justu, euren aldarrikapenak babesten dituzten 4.000 sinadura batu dituzte eta Osakidetzari eman dizkiote.

 
bannerra

bannerra