Skip to main content

ELA

Zergen bidez gutxi eta modu injustuan biltzen dela salatu du ELAk

2018-06-06

ELA sindikatuak nabarmendu du bestelako gizarte-politika posible eta beharrezkoa dela Euskal Herrian, eta auzitan dagoena interesak eta aberastasunaren banaketa dela. Sindikatuak argitu du Europako Batasuneko presio fiskala baino arinagoa dela hemengoa: Europako mailara iristeko, batez beste, urtean 5.052 milioi euro gehiago bildu beharko lirateke EAEn, eta 1.675 milioi Nafarroan. Bestalde, ELAk Sozietateen Gaineko Zergan gertatzen den iruzurra salatu du berriz ere.

Zergen bilketaren bilakaerari eta gaurko egoerari buruzko txostena aurkeztu du ELAk gaur goizean Bilbon. Azaldu dutenez, azken urteetan injustizia fiskala areagotu egin da. Batetik, zuzeneko zergetan lan errentei askoz karga handiagoa ezartzen zaielako enpresa eta kapital errentei baino; bestetik, aldea urtez urte handiagoa delako.

ELA sindikatuko ikerketa bulegoko arduradun Mikel Novalen hitzetan, ezinbestekoa da zerga politikan aldaketak egitea, eta norabide horretan proposamenak egin ditu ELAk baina instituzioek ez diete jaramonik egin. 

ELAren esanetan iruzur fiskalaren jazarpena funtsezkoa da eta eutsi egingo die bere proposamenei: iruzur fiskalaren jazarpena egitea eta azken hamarraldietan errenta altuei zein kapitalei egin zaizkien jaitsierak bertan behera uztea. Adolfo Muñoz sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, zerga politika patronalaren eta kapitalaren interesen arabera erabakitzen baita.

Horrez gain, ELAko idazkari nagusiak gogoratu du EAJk bat egin zuela 2011n Zapateroren gobernuak eta PPk adostu zuten gastu arauaren aldaketarekin. Arau horren ondorioz, zorra ordaintzea da instituzio guztien lehentasuna, aurrekontuko beste sail batzuen kaltetan, osasunean edota hezkuntzan murriztuta. Jendeak ez duela gastu arauaren ezagutzarik gaitzetsi du Muñozek. 

Ez dago emakumeon hitza epaituko duenik

2018-05-01

2016ko Sanferminetako talde-bortxaketaren epaiak haserrea eta amorrua eragin du. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak helegitea jarriko dutela jakinarazi dute. Maiatzaren lehenarekin, sindikatuak kalera atera dira langileen eskubideak aldarrikatzeko. Aurten, aldarrikapen nagusiak mugimendu feministarekin eta pentsiodunen eskubideekin lotuta izan dira. Tosta ikuskizunak Atlantiar kostaldeko hizkuntza gutxituak biltzen ditu, musika eta dantzarekin uztartzearekin batera. 

Feminismoa eta pentsiodunekin bat maiatzaren lehenan

2018-05-01

Maiatzaren lehenarekin, sindikatuak kalera atera dira langileen eskubideak aldarrikatzeko. Aurten, aldarrikapen nagusiak mugimendu feministarekin eta pentsiodunen eskubideekin lotuta izan dira.

 

EGUNEKOA: apirilaren 25eko albiste nagusiak

2018-04-25

EAJk Espainiako aurrekontuen negoziazioan sartzeko duen asmoa, Altsasuko auziari buruzkoak eta ETAren amaieraren harirako kontuak nabarmendu dira gaur politika gaietan. Gizarte arloan, berriz, ELAk maiatzaren 1erako egindako deialdiaren berri jaso dugu. Baita Iruñeko Udalak pisu turistikoen araudia osatzeko abiatu duen prozesu parte hartzailearen berri ere.

Pobreziaren eta beldurraren aurka borrokatuko da ELA, maiatzaren 1ean

2018-04-25

Maiatzaren Lehena mugimendu feministaren eta pentsiodunen aldarrikapena indartzeko baliatu nahi du ELAk. Pobrezia eta beldurraren aurka borrokatzeko ekitaldi bana egingo dute Bilbon eta Iruñean. Txiki Muñozen ustez, kontraboterea antolatuta behar duelako gizarte egiaz demokratiko batek.

Lan hitzarmenaren defentsan, bi eguneko greba Bizkaiko bulego eta langeletan

2018-04-24

Bizkaiko bulegoetako eta langeletako langileek greba egingo dute asteazken eta ostegunean. ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek egin dute greba deialdia, lan hitzarmenaren alde. Horrez gain, apirilaren 9tik, 'Bulegunea' dute ezarrita Arriagan, borroka sindikala gizarteratzeko.

 
bannerra

bannerra