Skip to main content

ELA

Osakidetzako langilegoaren kudeaketarekiko ezinegona azaldu dute sindikatuek

2018-04-19

“Emergentziak, negozizazioa orain”, lemapean Osakidetzako emergentzia langileak eta  ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuak elkarrateratzea egin dutea gaur Bilboko Osasun sailaren aurrean,  plantillaren gestio zerbitzu kudeaketarekin daukaten ezinegona salatzeko, eta Jaurlaritzari negoziazio prozesuari bultzada bat eman dezan erreklamatzeko.

Langileek azaldu dutenez, “ larrialdietako zuzendaritzak, erabaki desberdinak hartzen ari dira langilegoaren iritzia kontutan hartu barik , ezta sindikatuekin akordioarik hartu barik”.

Udal eta foru administrazioko lanuzteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2018-02-14

Otsailaren 28rako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal eta foru administraziorako lanuzteak deitu dituzte ELAk eta LAB-ek. Euren eskubideen alde eta lanpostuen suntsipenaren aurka protestan arituko dira.

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langielak manifestaziao egin dute Bilbon

2018-02-28

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langielak, Abendutik daramatzaten borrokarekin jarraituz,  3 orduko paro egin dute, horrekin batera Bilboko udaletxetik Bizkaiko Diputazioara  manifestazioa egin dute, beraien egoera salatzeko.

Soldata berdintasunaz jarrera oportunista du Jaurlaritzak, sindikatuen ustez

2018-02-19

ELAk uko egin dio soldata berdintasunaren nazioarteko egunaren bezperan Eusko Jaurlaritzako bilerara joateari. ELAren esanetan, Jaurlaritzak "propaganda" egin nahi du emakumeen soldata arrakalaren kontura. Besteak beste, Confebasken parte hartzeagatik uko egin dio ELAk bilerara joateari, Adolfo Muñozen hitzetan. LAB sindikatuak, berriz, adierazi du bileran izango dela. Hala ere, bilera "oportunista" dela esan dute sindikatutik. Eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak nabarmendu du gakoa emakumeen mobilizazioan dagoela. Hargatik, martxoaren 8rako deitutako greba feministara begira jarri da.

GUREAN GAUR: Nafarroan ere, gehiengo sindikalak bat egin du martxoaren 8ko greba feministarekin

2018-02-07

Mugimendu feministak deitutako grebari begira sindikatu nagusiek lanuzteak egitera deitu dute datorren martxoaren 8an. Adierazi dutenez, arrazoiak eta baldintzak soberan daude greba feminista aurrera eramateko EH mailan. Goizez eta arratsaldez izanen dira lanuzteak, emakume guztiak kalera atera ahal izateko eta gehienetan aitortzarik jasotzen ez duen lana bisibilizatzeko

GUREAN GAUR: Bilbon ere, gehiengo sindikalak bat egin du martxoak 8ko greba feministarekin

2018-02-07

Euskal Herriko gehiengo sindikaleko ordezkariek, mugimendu feministako ordezkariekin batera, Bilboko lan delegaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten martxoaren 8an deituta dagoen grebari babesa eskaintzeko. Bertan, LAB-eko idazkari nagusi den Garbiñe Aranburu eta ELAko berdintasun saileko arduradun den Leire Txakartegiren adierazpenak bildu genituen.

 
bannerra

bannerra