Skip to main content

ELA

Txomin Lasa (ELA): "Zahar egoitzetan langile eta material gehiago behar dira berehala"

2020-03-24
Adinekoen egoitzetarako langile gehiago kontratatzeko eskatu du ELAk, bestela, Koronabirusari aurre egiteko protokoloak betetzea ezinezkoa izango dela nabarmendu du sindikatuak. Horrez gaindi, egoitzetako langile eta egoiliar guztiei berehala testak egiteko eskatu du. Txomin Lasa sindikatuko ordezkariarekin izan gara
Alfonso Rios (CCOO): “Askotan, lan istripuak enpresariek prebentzio neurriak betetzen ez dituztelako gertatzen dira”

2020-02-27
Elkarrizketaren tartean, CCOO Euskadiko zuzendaritzako kide Alfonso Rios Hamaika Telebistan egon da. 2020ko urte hasieran izandako lan istripuen harira, kezka eta samina azaltzeaz gain, "lan istripuak enpresariek prebentzio neurriak eta euren egin beharrak betetzen ez dituztelako ematen direla” salatu du. Horrekin batera, “Zaldibarren gertatutakoa lan istripu bat baino gehiago izan da, ingurumenarekin lotutako krisia bat da baita eta hondakinen kudeaketa negozio eredu bilakatzearekin zerikusia duena” nabarmendu du. Auzi honekin lotuta, amiantoaren agerpenaren inguruko kezka agertu eta Arriola sailburuaren jarrera kritikatu du.
Prekarietateak eragiten dituen lan-istripuekin bukatzea eskatu du gehiengo sindikalak

2020-02-14
Gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Arriaga plazan, Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean.
Greba martxoaren 8ra arte luzatu dute Gipuzkoako erresidentzietako langileek

2020-02-07
Hilabetez luzatu dute greba Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek. Hala, martxoaren 8ra arte gutxienez greban jarraituko dute. Gipuzkoako Foru aldundiaren egoitza atarian egindako elkarretaratzean salatu dute ez dela aurrerapausorik izan Lan hitzarmenaren negoziazioan. Ondorioz, eta otsailaren 12a baino lehen ez bada ezer aldatzen, egun horretarako patronalak deitutako negoziaketa mahaian ez dutela parte hartuko berretsi du sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak.
Gehiengo sindikalak lan istripuak salatzeko protesta egin du Bilbon

2020-02-07
Euskal Herriko gehiengo sindikalak agerraldia egin du gaur Bilboko Eusko Jaurlaritzaren atarian, bi hilabete eskasetan 12 langile hil baitira lan istripuz. 12 hildakoei, 11 Hego Euskal Herrian eta 1 Ipar Euskal Herrian, atzotik Zaldibarreko zabortegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak gehitu behar zaizkie, luizi batek lur azpian harrapatu ondoren.
Gehiengo sindikalak lan istipuak salatzeko protesta egin du Bilbon

2020-02-07
Euskal Herriko gehiengo sindikalak agerraldia egin du gaur Bilboko Eusko Jaurlaritzaren atarian, bi hilabete eskasetan 12 langile hil baitira lan istripuz. 12 hildakoei, 11 Hego Euskal Herrian eta 1 Ipar Euskal Herrian, atzotik Zaldibarreko zabortegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak gehitu behar zaizkie, luizi batek lur azpian harrapatu ondoren.
 
bannerra