Skip to main content

ELA

Gurean Gaur: Ikastola ez diren itunpeko eskoletako 9.000 langile baino gehiago grebara joango dira

2018-02-07

Martxoaren 20an greba egitera deitu dituzte ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko. Negoziatzeko “batere borondaterik” ez izatea leporatu diete sindikatuek Kristau Eskola eta AICE patronalei, eta iragan azaroan negoziazio mahai hautsi ondoren, mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute.

EUSKALTZALE: Euskarak administrazioan duen tokia aztergai

2017-11-15

Atal honetan, Anabel Arraizaren eskutik, euskarak Nafarroako administrazioan duen tokia aztertuko dugu. Horretarako, Ana Ollo sailburuarekin, Hizkuntz Eskubideen Behatokiako Garbiñe Petriati, Nestor Salaberria herritarra, Fermintxo Zabaltza administrazioko langilea eta ELAko Ainhoa Fernandez eta LAB-eko Isabel Artiedarekin egon gara.

GUREAN GAUR BEREZIA: Milaka lagun 155 artikuluaren aurka Bilbon

2017-11-06

44000 pertsonek parte hartu zuten euripean egindako mobilizazioan. Alderdi politiko ezberdinek, gehiengo sindikalak eta eragile sozial ugarik deitutako manifestazioan, 155. artikuluaren aplikazioa arbuiatu, espetxeratzeak salatu eta Kataluniako herriari elkartasuna adierazi zioten.

GUREAN GAUR 14:30

2017-10-09

2017/10/09

Erreferendumaren emaitzak aztertzeko hitzaldia bihar du egitekoa Carles Puigdemontek Kataluniako Legebiltzarrean, eta ikusteko dago zein neurri emango dion hitzaldiari.

Independentziaren aldarrikapen ez oso argia egin eta denbora irabazten saiatuko dela dioen tesia nagusitzen ari da, baina presidenteak berak independentzia aldarrikatuko duela berretsi du bart, TV3n egin dioten elkarrizketan.

Bestalde, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisioak ere, urriaren 1eko polizia operazioa iker dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Kataluniako berri dakarkizuegu gaurkoan ere, baina hori bakarrik ez: beste gai batzuei ere erreparatu diegu. 

Gurean Gaur albistegia: irailak 26 goizekoa

2017-09-26

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur “ Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean. EAEko hiriburuetako hezkuntza sailen aurrean batu dira, administrazioari hezkuntza sektore guztietako lan baldintzak hobetzeko exijitzea helburu. Irailetik abendura bitarteko mobilizazioak iragarri dituzte.

Nazioartean, Irakeko Kurdistango Eskualde Autonomoan independentziari buruzko erreferenduma egin zuten atzo %78,7ko parte hartzearekin. Aurreikuspenek diotenez baiezkoaren aldeko bozka gailenduko da baina, hala ere, ez da jakina eskualde autonomoak independentzia zein neurritan gauzatu ahal izanen lukeen. Emaitza ofizialak ostegunetik aurrera emanen dituzten arren, Irakeko agintariek dagoeneko mugimendu militarra agindu dute eta Turkiak ere militarki eskuhartzeko aukera iragarri du. 

Hauek eta askoz gehiago irailaren 26ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur albistegia: Uztailak 17

2017-07-18

 

ELA eta LAB sindikatuek berretsi dute Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari uko egingo diotela, eta iragarri dute ez direla Jaurlaritzako Enplegu Sailak biharko deitutako batzarrean egongo. 

“Cabacas auziko” akusazio partikularraren helegiteak onartu ditu Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Iragan astean hiru ertzain auzipetu ostean, auzitegiak jakinarazi berri du guztira sei izango direla auzipetutako agenteak.

Hauek eta beste asko uztailaren 17ko Gurean Gaur albistegian.

 
bannerra

bannerra