Skip to main content

ELA

Esatea Libre | Laura Perez eta Maiatzak 1

2016-04-27

Laura Perez Ahal Duguko Nafarroako idazkari nagusiarekin aktualitate politikoa aztergai izan dugu. Horrez gain, maiatzaren lehenari ere erreparatu diogu. Horretarako, Aitor Bengoetxea, Adrian Zelaia eta Joseba Villarreal elkarrizketatu ditugu.

Jone Bengoetxea: "Prekarietatea interes orokorreko gaia bilakatu da gizonak ukitu dituenean"

2016-03-10

Gurean Gaur saioan, martxoaren 8ak utzitako hainbat hausnarketa lan merkatuaren ikuspegitik landu ditugu Jone Bengoetxea ELAko emakume saileko arduradunarekin batera. Sindikalgintzak berak subjektu batzuei (etorkinak, etxeko langileak, pentsiodunak) erantzuna emateko duen erronkaz aritu gara, autokritikarako tartea ere emanez.

Txiki Muñoz: "Angel Toñaren izendapenak ez du ezer aldatzen, ez da pertsona kontua"

2015-03-12

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Adolfo "Txiki" Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia izan dugu. Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriaren izendapenaren inguruan galdetu diogu. ELA eta Jaurlaritzaren arteko harremana hobetzeko aukera eman dezake?

Ioseba Villarreal: "Elkarrizketa sozialeko mahaiaren xedea UGT, CCOO eta patronalak finantzatzea da"

2014-11-14

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Ioseba Villarreal izan dugu, ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko arduraduna. Azaroaren bukaeran Juan Maria Aburtok deituko duen elkarrizketa sozialaren mahaiaren inguruan aritu gara berarekin. ELA ez da, berriz ere, mahaian eseriko. Zergatik?

ELAk dio ez dagoela elkarrizketa sozialik

2014-06-09

ELAk ez du Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte hartuko, "ez dagoelako elkarrizketa sozialik", horrela azaldu du Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Mahai horretan parte ez hartzeko arrazoiak azaltzen dituen agiriaren aurkezpena egin du gaur sindikatuak. Hiru puntu ditu aipatutako testuak.

ELAk dio Confebask-ek hankaz gora jarri duela zegoen negoziazio kolektibo sektorial apurra

2014-04-29

ELA sindikatua kritiko agertu da Lan-Arloko 6. Auzitegiak Bizkaiko Ehungintzaren Merkataritzako hitzarmenari buruz emandako epaiarekin. Bizkaiadendak-ekin negoziazio-mahai berri bat eratu zuen ELAk, eta CECOBIk bere eskaeran azken hauen artean sinatutako hitzarmena baliogabetzea eskatzen zuen. Epaiak hala egin du. CECOBIren garaipen hau, guztiz "pirrikoa" izan dela esan du Joseba Villareal ELA sindikatuko ordezkariak.

 
bannerra

bannerra