Skip to main content

ELA

ELAren arabera, hegoaldean %20 egin du behera lan istripuetan hildakoen kopuruak

2014-04-23

Apirilaren 28an lan osasun eta segurtasunaren eguna ospatuko da. Horren harira, ELA sindikatuak Hego Euskal Herriko ezbeharren egoerari buruzko txostena plazaratu du. 2013ko egoera salatu du, lan istripuen kopurua guztira gutxitu arren egoera ekonomikoaren ondorio izan baita. Datu ofizialen arabera 34 hildako zenbatu ziren, baina ELA sindikatuak dio 55 izan zirela.

Orpriccek gaur egin du lehen bilera

2014-03-13

Gaur izan da Orpricceren lehen bilera. Organo honek, enpresa batek lan hitzarmenetako baldintzak betetzeari noiz uko egin ahalko dion erabakiko du. Bere sorrerak polemika sortu du. ELA sindiaktuak salatu egin du Orpricce sortu izana. Hala ere, gaurko bileran parte hartu dute sindikatuko ordezkariek. Batzarretara joatearen helburua hitzarmenen jarraipena dela azpimarratu dute ELA sindikatuko kideek. LAB sindikatuak aldiz, ez du parte hartuko bileretan.

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak gutxietsi dituztela salatu du ELA sindikatuak

2014-02-10

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak mespretxatzen dituztela salatu du ELA Sindikatuak. Grumal eta Edesa ixtea erabaki dutela azaldu du sindikatuak, eta bazkide ez diren langile guziak kaleratuko dituztela aurreratu du. ELAren ustez, erabaki hauek hartuta multinazional zikoitzen pare jokatu dute Fagorrek eta Mondragonek, 335 langileren egoera axola ez zaiela garbi utziz.

Txiki Muñoz: "Gurean sortzen ari den enplegua oso txarra da, miserablea"

2013-12-04

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusia izan dugu. Azken hilabeteko langabezia datuak eskuan, lan munduaren analisia egin dugu berarekin. Ezkor agertu da, soldaten, pentsioen eta enpleguen kalitateaz aritu denean.

 
bannerra

bannerra