Skip to main content

ELA

Peio Igeregi (ELA): "Pobrezia handitzen ari da, hazkundea jadanik aberatsak zirenen mesedetan dago"

2020-01-23
Urtarrilaren 30eko greba orokorraren bezperetan, Hamaika Telebistan ELAko zuzendaritzako kide Peio Igeregi elkarrizketatu dugu. Bertan, eredu sozioekonomikoa "kapitalaren" mesedetan ari dela salatzeaz gain, Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzak izandako jarrera arbuiatu ditu. Aurrera begira, ELAren eredu sindikala defendatu eta "gehiago izan behar dugula" nabarmendu du.
Jasaten duten "lan-esplotazioa" salatu dute epaitegietako garbitzaileek

2020-01-21
Bilbon, pairatzen dituzten lan baldintzak salatzeko elkarretaratzea egin dute epaitegietako garbitzaileek, ELA sindikatuak deituta. Zapalduta sentitzen direla eta lan karga egunetik egunera handitzen dietela nabarmendu dute epaitegi atarian egin duten protesta ekimenean.
Nekane Murga Osasun Sailburuak irregulartasunak baimendu dituela salatu du ELAk

2020-01-14
2017ko urtarriletik, Osasun Sailburu izendatu arte, Antolamendu eta Osasun Ebaluazioetako zuzendaria izan zen, konfiantzazko eta izendapen karguduna, hau da, zuzenean esleitzen dena. Bera zuzendari zela bi prozesu sustatu ziren, zerbitzu eginkizunetan bi arduradun postu betetzeko. Proba bat egin behar dute legez lan-eskatzaileek eta hau ebaluazio batzorde batek kalifikatu. Bestela gertatu zela salatu du sindikatuak.
GAKOAK | 2020-01-13

2020-01-13
Euroaparlamentutik dator gaur albistea: Puigdemont eta Comin aulkietan eseri dira estreinakoz. Eratu da Espainiako Gobernua: 4 presidenteorde eta 22 ministro izango ditu gobernuak. Eztabaida piztu da berriz ere Euskal Herriko errepide beltzenetako batean: 31 pertsona hil dira N-121 errepidean azkeneko 10 urtetan. ELA sindikatuak eta LAB sindikatuak lan duina bermatzeko akordioa proposatu diote patronalari.
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek greban jarraituko dute otsailaren 7ra arte

2020-01-10
Gaur bildu dira berriz patronala eta ELA, baina sindikatuko Txomin Lasak salatu du «etxeko lanak egin gabe» joan dela bilerara patronala. Urtarrilaren 17an berriro bilduko dira. Greba «gutxienez» otsailaren 7ra arte eginen dute.
Euskal gehiengo sindikalak ofizialki erregistratu du urtarrilaren 30erako greba deialdia

2020-01-09
ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE ETA EHNE sindikatuek urtarrilaren 30eko greba orokorrerako deialdia erregistratu dute Iruñean eta Bilbon. Greba orokor honen helburua herritarren bizi baldintza duinak bermatzea dela gogoratu du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak.
 
bannerra