Skip to main content

ELA

Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileek Administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute

2020-01-07
LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Bilbon Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailaren arduradunek negoziaziorako duten gaitasun eza salatzeko. Negoziazio mahaian gehiengoa duen LAB sindikatuak 2018an akordioa sinatu zuen. Geroztik, urtebetez jardun dute negoziaketan, akordio zabalago eta sakonago bat lortzeko. Tartean lanpostu zerrenda handitzea, langileen kategorien parekatzea edota OPE deialdietan zabaltzen ari den kontsolidazio prozesuekin konpromezu bat sortzea. Abenduan grebara deitu zuten. Orain, Administrazioaren keinu baten zain daude, negoziazio mahaia osatu eta eskaerak betetzen diren arte. Hezkuntza Sailak urtarillaren 9an bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso.
ELA zahar egoitzetako enpresekin bildu da soilik, Gipuzkoako Foru Aldundia ez baita agertu

2019-12-10
Gaurkoa 148. greba eguna izan da ELA sindikatuko zahar egoitzetako langileentzat. Hurrengoa etzi egingo dute.
Metalaren akordio "eskasa" enpresen eremuan hobetzen saiatuko da ELA

2019-12-03
ELA sindikatuaren aburuz, Bizkaiko Metaleko Hitzarmenean, edukiak aldatu behar dira, gehitu. Edukiei dagokienez, aurrerapenak daudela onartu du sindikatuak. Alabaina, Mikel Bilbaok, ELAko Metaleko arduradunak, hobekuntzak exijitu ditu. Soldata igoerak argitzea eskatu du. Subrogazioaren harira, azpikontratak eskubide gabe uzten dituela nabarmendu du. Negoziazioetan, batasun sindikala giltzarria izan dela iritzi dio sindikatuak. Hala ere, salatu du Lan Harremanen Kontseiluan bilerak egiten zituen bitartean, patronala, gainerako sindikatuekin negoziatzen ari zela.
Urtarrilaren 30ean greba egiteko hamaika arrazoi daudela adierazi dute sindikatu eta eragileek

2019-11-27
Egoera Euskal Herrian geroz eta gogorragoa dela salatu dute sindikatu eta eragile sozialek, eta neurriak hartu ezean honek okerrera egingo duela adierazi dute espero den krisi berriarekin batera. Hori dela eta, greba orokorrera deitu dituzte Hego Euskal Herritarrak prekarietatearekin amaitzeko.
ELAk eta LABek salatu dute Foru Aldundiak "propaganda politikoa" egiteko erabiltzen dituela Lan Eskaintza Publikoak

2019-10-30
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lan Eskaintza Publikoetan duen jarrera salatu dute gaur ELA eta LAB sindiaktuek. Aldundiaren atarian, Gipuzkoa Plazan eskainitako prentsaurrekoan salatu dute aldundia kez dutela adostutakoa bete. Are gehiago, sindikatuek ziurtatu dute Aldundiaren helburua ez dela behin behinektoasuna murriztea, eskaintzen dituen postuak betetzeko zaitlasunak besterik ez dituela jartzen argudiatuta.
"Langileen %12 probrezia egoeran dago, eta hori egiten diren politiken ondorio da"

2019-10-30
Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorra iragarri du urtarrilerako. Gaur egungo egoera aztertzeko, Imanol Karrera (LAB sindikatua) eta Iñak Zabaletarekin (ELA sindikatua) hitz egin dugu. "Langileok ez daukagu bizitza eta lan duina izateko aukerarik, pobrezira eta langabezira kondenatzen gaituztelako", nabarmendu du Karrerak.
 
bannerra